Actualidad

Eroskik 31 milioi euro ordaindu dizkie interesetan mendeko ekarpen eta obligazioetan inbertitu dutenei

Eroskik 31 milioi euro ordaindu dizkie interesetan mendeko ekarpen eta obligazioetan inbertitu dutenei. Hain zuzen, ostiral honetan abonatuko ditu mendeko finantza ekarpenei dagozkien urteko interesak, %6,553ko tasan 2002ko eta 2004ko jaulkipenetarako eta %6,053koan 2007korako, eta larunbatean mendeko obligazioen urteko interesak, %6,553ko tasan.

Erokik jakinarazi duenez, 2002an mendeko finantza ekarpenen lehen jaulkipena egin zuenetik, zuzen ordaindu dizkie urteko interesak inbertsiogileei, eta guztira 485 milioi euro izan dira.

Mendeko finantza ekarpenen eta mendeko obligazioen ordainketa ez da kooperatibaren emaitza ekonomikoen araberakoa, eta erreferentzia gisa Euriborra gehi hiru puntu hartzen da mendeko finantza ekarpenen 2002ko eta 2004ko jaulkipenetarako eta mendeko obligazioetarako eta %2,5eko diferentziala mendeko finantza ekarpenen 2007ko jaulkipenerako.

BESTE DATU BATZUK

Abonu horren bitartez, mendeko finantza ekarpena 2002an hartu zuen inbertsiogile batek dagoeneko hasierako inbertsioaren %102,6 jaso du interesetan, eta %111,7 iraungitzen diren mendeko obligazioen trukea egin bazuen 2016an. Mendeko finantza ekarpenaren 2004ko inbertsiogile batek, berriz, %90,2 hartu du dagoeneko interesetan, eta, trukea egin bazuen %99,2, eta 2007ko batek inbertsioaren %64,4 jaso du, edo %72,5 trukea egin bazuen.

2025erako interes tasa %5,535ean geldituko da mendeko finantza ekarpenen 2002ko eta 2004ko jaulkipenetarako eta mendeko obligazioetarako, eta %5,035an 2007korako, eta guztiak abonatuko dira datorren urtean.

03/02/2025