Actualizado hace 7 minutos
Eroskik frankizia erako beste supermerkatu bat inauguratu du Zestoan (Gipuzkoa), Gurutzeaga kaleko 3an. Eroski/City izenekoa da eta, bezeroarenganako arreta pertsonalagoa eman ez ezik, tokian tokiko produktuen eta sasoiko elikagai freskoen alde apustu indartsua egingo du.
Elikagai osasungarriak sustatuko ditu eta dirua aurrezteko modu berriak eskainiko ditu eguneroko erosketetan, Eroskiko iturriek prentsa ohar bidez jakinarazi dutenez
Horretaz gainera, elikagai osasungarriak sustatuko ditu eta dirua aurrezteko modu berriak eskainiko ditu eguneroko erosketetan, Eroskiko iturriek prentsa ohar bidez jakinarazi dutenez.
Zestoako supermerkatuak produktu sorta zabala eskainiko du, ekoizle liderren markakoa, marka propiokoa eta tokiko ekoizleena, eta 190 metro koadro ditu.
Elikagai freskoen eskaintza zabala izango du, bereziki sasoian sasoiko eta tokian tokiko frutena eta barazkiena, produktu ekologikoen sorta zabalarekin. Era berean, saltokiak ogi eta opil egin berriak izango ditu, bezeroei freskotasunik handiena bermatzeko.
Bestalde, eskaintzak eta sustapen kanpainak izango dira hilero, kontsumitzaileei aurrezten laguntzeko. Aurrezpen horretan Eroski Cluba da erakusgarririk behinena: bezero-bazkideak markarekin fidelizatzeko programa da, eta oso sustapen erakargarriak ditu, baita Travel Club txartelak lehendik zituen abantaila guztiak ere.
Eroskik aurreko urteetako frankizien irekiera erritmoari eutsi dio, eta 300 inaugurazio baino gehiago egin ditu azken bost urteetan. Hala, frankizien sarea hedatzen darrai, Katalunian, EAEn, Andaluzian, Madrilen, Gaztela-Mantxan, Balear Uharteetan, Galizian eta Levanten arreta jarriz datozen urteetan.