Errenteria – Errenteriako San Marko gotorlekuko museoak (Lau Haizeta Parkea) eta informazio puntuak eta Aiako Harria Parke Natural eta Kontserbazio Bereziko Eremuan (KBE, Natura 2000 Sarea) aurkitzen den Listorreta-Barrengoloiako informazio bulegoak aste honetan zabalduko dituzte ateak aurtengo denboraldiari hasiera emanez.
Gotorlekua asteazkenetik igandera dago zabalik, 10.00etatik 14.00etara eta 16.00etatik 18.00etara. Ordutegi horren barruan museoa bisitatu daiteke modu librean edo bisita gidatuaren bidez. Poternatik du sarbidea museoak, eta bertan artilleria-bateria ezkutuak, tunelak, eta baita gotorlekua inguratzen duen lubanarroa defendatzeko kaponerak ikus daitezke.
Bestalde, Listorreta-Barrengoloiako Parke Naturaleko informazio bulegoaren irekiera ordutegia ostegunetan 8.30etik 14.00etara eta ostiral, larunbat eta igandetan 8.30etik 14.00etara eta 15.00etatik 18.30era izango da. Bertan, txangozaleek Natura 2000 Sarean babestuta dagoen eremu honetako natura eta kultura ondareari buruzko informazioa jasoko dute.