Gipuzkoa

Errenteriak Filosofiaren Plazaren bigarren edizioa azaroan abiatuko du

Egitasmoaren helburua LHko 4. eta 6. maila arteko haurrek sormenaren inguruko hausnarketa egitea da
Iazko saio bat. | ARGAZKIA: N.G.

Errenteriako Udalak, bigarren urtez, Lehen Hezkun-tzako laugarren eta seigarren maila arteko haurrei zuzendutako Filosofiaren Plazaren egitasmoa martxan jarriko du. Bigarren edizio hau azaroaren 4an abiatuko da eta ekainera arte luzatu.

Filosofiaren Plaza iazko apirilean jaio zen haurrei euren “sormenaren taupada” arakatzen laguntzeko eta ahalmen sortzailearen inguruko hausnarketa egiteko.

Izandako harrera ona dela eta, 2022-23 honetan jarraipena ematea erabaki da, egitura orokor berdina mantenduz eta berrikuntza txiki batzuk gehituz. Horrela bada, eratuko den haur talde finkoak diziplina ezberdinetan adituak diren herriko hainbat sortzailerekin lan egiteko aukera izango du.

Honenbestez, hilean behin, ostiral arratsaldetan beti, Lekuonako bigarren solairuan dagoen Plaza Horian bilduko dira parte-hartzaileak, 17.30ak eta 19.30ak bitartean, Jakinmin elkarteko Haur Filosofia bidelagun batekin eta herriko sor-tzaile batekin.

Honela, haurrek saio bakoitzaren bigarren zatian sortzeko aukera izango dute. Diziplina ezberdinekin lotutako materialak eskainiko zaizkie, esperimentatzen hasteko.

Izen-ematea Lekuona Fabrikan edo sarrerak.errenteria.eus helbidean egin daiteke.

12/10/2022