Errenteriako Erromeria Egunak bere logo berria aurkeztu du. Ereintza dantza taldeak madalenetako atarian antolatzen duen festak 25 urte beteko ditu aurten.

25. Erromeria Eguneko logoa
Irudi berria sorkuntzaren bideoa ere sare sozialen bidez zabaldu da.
Urteurrena berezia izatea nahi dute. Horiek horrela hilero ekintza berezi bat antolatzea aurreikusi zuen.
Egitaraua
Izan ere, martxoaren 7an Bourrée dantza ikastaroa eskaini zuten Patxi eta Konpainia eta Bernard Cocleten eskutik. Orain logo berria aurkeztu dute eta datorren astean, hilaren 11n, Mikel Sarriegik hitzaldia eskainiko du Gipuzkoako dantza-maisuen puntuak eta aldairak. Oinordetza ezkutua bere liburuaren inguruan. Ia duela 25 urte hasitako ikerlanari esker, dozenaka libururen eta agiriren araketa bidez, 30 herritik gorako tradizio dantzatuaren azterketa egin eta 80 dantza-maisurekin elkarrizketatu da galtzeko arriskuan dauden dantza-hizkuntzak jaso eta berreskuratzeko.
Solasaldia Reina Aretoan 18.00etan hasiko da eta izen-ematea karteletan agertzen den QR kodearen bitartez egin behar da.
Hurrengo ekintzak
Datozen hilabetetako hainbat ekitaldi ere jakitera eman dituzte. Maiatzaren 24an kalejira antolatu dute herriko kaleetan barrena. 12.00etan hasita. Ekainaren 21ean erromeriako abestia aurkeztuko dute. Zumardian izango da ekitaldia, 12.30ean, Aikoren eskutik.
Azkenik, Erromeria Eguna uztailaren 19an egingo dute eta ohi bezala egun osoko festa izango da.