Buscar
Gipuzkoa

Errenteriako Zumardiak bihar Landalurraren Azoka hartuko du

Goizean bertako produktuak erosteko aukera, erakusketak eta heldu eta haurrentzako tailerrak izango dira
Gazta eta ogi postu bat. | ARGAZKIA: A.M.
Gazta eta ogi postu bat. | ARGAZKIA: A.M.

Bihar Zumardian, Errenteriako XVII. Landalurraren Azoka antolatu dute Errenteriako Udalak eta Behemendi landa garapenerako elkarteak. Azokaren ordutegia, 9.30etik 14.30era izango da. Modu honetan, Errenteriako Gamon Zumardia herriko lehen sektorearen erakusleiho bihurtuko da.

Bertan, besteak beste, Eguzkiborda baserriko Idiazabal Jatorri Izendapeneko ardi-gazta eta barazkiak, Aparola baserriko barazki eta frutak eta Bordazar baserriko jogurtak erosteko aukera egongo da.

Zenbait erakusketa ere izango dira: abere erakusketa; erlea eta erlezain-tzaren inguruko erakusketa, mota ezberdinetako eztien dastaketarekin; Errenteriako Eskola Agenda 2030 eta konpostajea egiteko udal egitasmoak.

Horretaz gain, Errenteriako Talogileak elkarteak taloak eskainiko ditu, azokara hurbiltzen direnek hauek dastatzeko aukera paregabea izanik.

Gainera, adin guztienzako tailerrak egongo dira 11.00etatik 13.00etara: 11.00ak eta 13.00ak bitartean haurrentzako landaketa eta lore prentsatu tailerra izango da eta 12.00etatik 13.00etara helduentzat, Haziak ereiten tailerra.

2022-10-15T07:17:03+02:00
En directo
Onda Vasca En Directo