Gipuzkoa

Errenterian futboleko entrenatzaileentzako eguneratze-jardunaldia egingo dute

Helburuetako bat kirolaren arloan euskararen presentzia areagotzea da
Realeko jokalariak entrenatzailea haizatzen.
Realeko jokalariak entrenatzailea haizatzen. / Pedro Martínez

Oarsoaldeko Euskara Batzordeak, Gipuzkoako Futbol Federazioarekin elkarlanean, futboleko entrenatzaileen urteko lehen eguneratze eta birziklatze jardunaldia antolatu du. Datorren otsailaren 24an izango da, Errenterian, Merkatuzarren.

Helburua

Oarsoaldeko garapen agentziatik jakitera eman dutenez, Euskara Batzordearen helburuetako bat da kirol munduan euskararen presentzia areagotzea. Eskualde mailako saio honen bitartez erreferentzialtasuna eman nahi zaio kirolari buruzko euskarazko jardunaldi honi.

Jardunaldira joateko izen-ematea online egin behar da. Plaza mugatuak izango dira eta izena emateko azken eguna otsailaren 20a, osteguna, izango da.

Jardunaldiaren kartela.

Jardunaldiaren kartela. N.G.

Egitarau betea

Jardunaldia arratsaldez izango da, 15.30etik aurrera. Egitarau osatua prestatu dute.

Hasi baio lehen, parte-hartzaileek 15.30ean bertaratze erregistroa (QR edo pin bidez) egin beharko dute. Jarraian, Kepa Diazek, psikologian lizentziatuak, Futbolariaren errendimenduan eta ongizatean eragina duten aldaketak izenburuko hitzaldia eskainiko du.

Realeko profesionalak

17.30ean, Oier Arrizabalagak, Realeko prestatzaile fisikoak Esfortzu maximoko egoerak gaur egungo futbolean ponentzia proposatuko du.

Jardunaldiarekin amaitzeko, 19.30ean, Luki Iriartek, Realeko futbol formazioko zuzendariak, Jokalariaren ikasketarako interbentzio estrategia nagusia gaia jorratuko du

Zalantzaren bat izanez gero, fgf@escuelaentrenadores.com helbidera idatzi edo 747 426 823 telefonora dei daiteke.

2025-02-19T15:44:04+01:00
En directo
Onda Vasca En Directo