Igandearen 14an ospatuko da Behobia San Sebastian eta koordinatzaileek azkenego ukituak prestatzen ari dira.
Gipuzkoako Kale Nagusian lasterketaren antolatzailearekin hitz egin dugu, Iñigo Etxeberriarekin, eta harekin errepasatu ditugu, alde batetik zeintzuk diren poltsak jasotzeko puntuak eta, bestetik, ibilbidea Irunetik Donostiara dijoana eta adierazi dizkigu zeintzuk izango diren trafiko mozketak.
Irunetik irteera 9:30etan izango da eta beste urteetan ez bezala, goizean zehar, trafikoak Irun eta Gaintzurizketatik pasatzeko aukera izango du, Lezotik eta Errenteriatik Donostiara joateko aukera izango dute ibilgailuek.
Hortaz, Donostiako Rodil eta Sagües inguruko bizilagukek, soilik izango dituzte arazoak mozketekin, 9:50ak aldera.