Buscar
Gipuzkoa

Errezilek IX. Sagardo txapelketa herrikoia ospatuko du larunbatean

Herriko 16 baserritan ekoiztutako sagardoa, pintxoak, postrea eta kafea dastatu ahalko da frontoian
Errezilgo Sagardo txapelketaren aurreko edizio bat. | ARGAZKIA: GAZTETANDIK
Errezilgo Sagardo txapelketaren aurreko edizio bat. | ARGAZKIA: GAZTETANDIK

Errezildarrek eta herrira gerturatzen diren guztiek Gaztetandik kultur elkarteak Udalaren eta Domusa enpresaren laguntzarekin antolatzen duen Sagardo txapelketa herrikoiaren IX. edizioarekin disfrutatzeko aukera izango dute larunbatean.

Sariketa 20.00etan hasiko da frontoian eta antolatzaileek jakinarazi dutenez aurreko urteetako egitura berdina izango du: “jendea zutik egongo da eta bakoitzak egoki ikusten duen unean joango da sagardo ezberdinak dastatzen, tartean pintxoak jateko aukera ere izango delarik”.

IX. Errezilgo Sagardo txapelketan ondorengo 16 baserritako zukua edan ahalko da: Lasturreta, Buztin Zuri, Estrada, Umansoro, Irure Txiki, Irure, Aritzeta Goikoa, Ibarguren, Basabil, Mugarrieta, Agerre, Urdalleta, Basabe, Aranguren, Ezama Enea eta Zuazketa. Irabazlea epaile ofizialak erabakiko badu ere, nobedade bat izango da aurten: “Jendeak irabazlea nor izango den asmatzeko botoa eman ahalko du eta asmatzen duenak herriko produktu eta ibarbi sagarki sorta bat irabaziko du”. Txapelketaz disfrutatzeko sarreraren prezioa 15 eurokoa da (10 euro 12 eta 15 urte bitartekoentzat) eta hori ordainduta sagardoa, pintxoak, postrea eta kafea dastatu ahalko da.

2022-09-30T19:23:04+02:00
En directo
Onda Vasca En Directo