Bizkaia

'Erro, Harri, Har'... Abusun euskararekin bat

Ibilaldia Abusun 2022

Euskara errotutako hizkun-tza da, harria bezain sendoa eta Euskal Herria abegi herria. Erro, Harri, Har... Abusun euskararekin bat. Jaieguna goiz hasi zen aurtengo Ibilaldia antolatzen duen Abusu ikastolaren inguruan. Beroa eta eguraldi ona, milaka euskaltzale hurbildu ziren goizean goizetik Bilboko auzora, ekitaldiz beteriko egunaz gozatzera. "Izugarrizko giroa bizi izan dugu. Jendez beterik egonda da baina gogoekin hartu dugu euskaren aldeko jaia", aitortu zuen Durangotik Abusura hurbildu zen Jon Martinezek .

Abusuko Ibilaldia. Argazkiak: José Mari Martínez

Bero itogarria ez zen aitzakia izan euskararen aldeko ibilbidea egiteko. "Goiz da beroak ez hiltzeko", azaldu zuen Anek, bere bi semeekin eta lagun batekin hurbildu zen Abusu auzora.

31/05/2022