Buscar
Bizkaia

Errugbiak espazioa irabaziko du Errekaldeko kiroldegian

Harmaila berriaren proiektuaren irudia.
Harmaila berriaren proiektuaren irudia.

Errugbiak espazio gehiago izango du Errekaldeko kiroldegian. Horrela adierazi egin du Bilboko Udalak, zeinak 1.274.000 euroko aurrekontua bideratuko duen horretarako. Besteak beste, 950 m2tik gorako azalera izango duen eta bi solairutan banatuta egongo den eraikin berri bat egingo du gaur egungo harmailen ondoan.

Gainera, gaur egungo harmailaren azpian dauden aldagelak eta ur bero eta hotzeko igerilekuen eremua handituko dira.

Esku-hartze horretan dorretxo bat ere egingo da eta bertatik ikus-entzunezko grabazioak egin ahal izango dira, joko-zelaia baino altuago egongo baita. Dorre hori zelaiaren hegoaldean kokatuko da, harmailaren aurrean.

Itxaso Erroteta Gazteria eta Kiroleko zinegotziak gaur goizean aurkeztu du proiektua, Aitor Jauregi Universitario Bilbao Rugbyko presidentearekin eta klubaren ordezkari batekin batera. Urian kirol-modalitate horretako ordezkari bakarra da.

Errotetak azpimarratu duenez “obra horren bidez, udalak espazio eta zerbitzu gehiago ematen dizkio errugbiaren kirol-modalitateari. Modalitate horrek gero eta kirolari eta zaletu gehiago dauzka urian, eta Errekaldeko Kiroldegian dago Bilbon Europako partidak hartzeko homologatutako errugbi-zelai bakarra”.

Gainera, Erroteta zinegotziak gogorarazi du errugbia eta haren balioak sustatzea lehentasunezko 100 ekimenetako bat dela, bosgarren jardun-ildoaren barruan: kultura eta kirola, “errugbia gazteentzako balio positiboak sortzeko eta prestatzeko tresna gisa eta aisia osasungarriaren sustatzaile modura ulertuz, herritarren ongizatea eta osasuna hobetzen lagun dezakeena eta kategoria goreneko errugbi-talde bati laguntzeko beharrezkoa den oinarrizko egitura lor dezakeena”.

Lan horietarako aurrekontua 1.274.000 eurokoa da. Obrak 2023ko maiatzean hasiko direla aurreikusten da eta 8 hilabeteko iraupena izango dute.

Espazioen banaketa

Eraikin berria eraikiko da, solairu bi izango dituena:

Beheko solairua:

  • Komunen eremua 7,02 m2
  • Komun egokitua 5,81 m2
  • Komunak 13,37 m2
  • Komunak 12,45 m2
  • Fisioterapiako kabina 9,76 m2
  • Gimnasioa 145,15 m2
  • Gainerako lekuetara joateko gunea 42,53 m2
  • Biltegiko eremua 23,23 m2
  • Hirugarren aldiko eremua 77,85 m2
  • Gela 57,95 m2
  • Igogailua 1,92 m2
  • Igogailurako sarbidea 7,92 m2

Beheko solairuaren azalera erabilgarria, guztira: 404,96 m2

Beheko solairuko azalera eraikia, guztira: 521,62 m2

Lehenengo solairua:

  • Eskailera 9,58 m2
  • Erabilera anitzeko eremua 54,69 m2
  • Harmaila estalia 116,52 m2
  • Igogailua 1,92 m2
  • Lehen solairuko azalera erabilgarria, guztira: 399,46 m2
  • Lehen solairuko azalera eraikia, guztira: 433,86 m2

Obran gaur egungo azpiegitura ere birmoldatuko da:

Eraikin berri hori eraikitzeaz gain, lehendik dagoen harmaila azpiko espazioa (106,89 m2) birmoldatuko da, gaur egungo aldagelen eremua eta ur beroko eta hotzeko igerilekuak handitzeko.

Lan horiek azpiegituraren barrualdera mugatuko dira eta birmoldaketak ez dio inguratzaileari eragingo.

Azkenik, dorretxo bat eraikiko da:

Espazio horretatik partiden eta entrenamenduen jarraipena eta ikus-entzunezko grabazioak egin ahal izango dira, jokalekua baino altuago egongo baita. Dorrea zelaiaren hegoaldean kokatuko da, harmailaren aurrean.

Universitario Bilbao Rugby

Universitario Bilbao Rugby da kirol-modalitate horretako uribilduko talde bakarra eta Errekaldeko kiroldegiko instalazioetan dauka egoitza.

Klubak 458 jokalari dauzka, 17 taldetan banatuta. Talde horiek hainbat kategoriatan biltzen dira; horien artean, talde inklusiboak, beteranoen taldeak eta Lamiak UBR taldea nabarmentzen dira. Lamiak UBR osatzen duten emakume gehienak amak dira. Horrez gain, klubean jokatzen duten eta ikasi, gozatu eta dibertitu nahi duten umeak daude, joko-zelaian esperientziak partekatzen dituzten bitartean.

2023-03-14T14:11:02+01:00
En directo
Onda Vasca En Directo