Buscar
Bizkaia

Ertzain eta udaltzain izateko 212 plaza berri atera dituzte Eusko Jaurlaritzak eta Eudelek

OPE de la Ertzaintza y Policía Local
OPE de la Ertzaintza y Policía Local

Eusko Jaurlaritzak eta Euskal Udalen Elkartea-Eudelek astelehen honetan Euskal Poliziaren oinarrizko eskalarako 212 plazako beste deialdi bat aurkeztu dute; horietatik 127 Ertzaintzari dagozkio eta 85 31 udalerritako udaltzainei.Halan aurkeztu dute Josu Erkoreka lehenengo lehendakariorde eta Segurtasuneko sailburuak eta Gorka Urtaran Gasteizko alkate eta EUDELeko elkarteburuak.

Deialdi berritzailea da; izan ere, Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiaren 40 urteko historian lehenbiziko aldiz Ertzaintzako trafiko-unitateetan eta ikerketa kriminaleko taldeetan sartzeko espezialitatea duten txanda libreko plazak atera dira. Horrela, espezialitatea duten plazen ikasketa-planean, ikasgai-zerrenda komunaz gainera, espezialitate bakoitzeko lanak eta eginkizunak betetzeko beharrezko formakuntza espezifikoa ere eskainiko da.

Biek azaldu duten bezala, deialdia zabal daiteke hautaketa-probak amaitu aurretik eta probak gainditu dituzten pertsonen zerrenda argitaratu baino lehen deialdia egin duten administrazioek erabakitako plaza-kopuruan. Oraingoz, hauek dira deitu diren plazak:

Ertzaintza: 127 plaza atera dira.

  • Ertzaintzaren oinarrizko eskalako 27. Plaza horiek guztiek Ertzaintzaren nahitaezko 1. hizkuntza-eskakizuna dute (Europako esparruko B2).
  • Ikerketa Kriminala espezialitateko 50. Plaza horietatik 40k dute Ertzaintzaren nahitaezko 1. hizkuntza-eskakizuna.
  • Bide Segurtasuna espezialitateko 50. Plaza horietatik 40k dute Ertzaintzaren nahitaezko 1. hizkuntza-eskakizuna.

Udaltzaingoak: Euskadiko 31 udaletako udaltzaingoetako oinarrizko eskalarako 83 plaza. Gehienek Administrazio Publikoko nahitaezko 2. hizkuntza-eskakizuna izatea eskatzen dute (Europako esparruko B2). Hauek dira udalak:

Amurrio (1 plaza), Andoain (3 plaza), Aretxabaleta (1 plaza), Arrasate (2 plaza), Arrigorriaga (1 plaza), Basauri (1 plaza), Bermeo (2 plaza), Bilbo (3 plaza), Donostia (1 plaza), Eibar (3 plaza), Errenteria (12 plaza), Etxebarri (1 plaza), Getxo (2 plaza), Gernika-Lumo (2 plaza), Gorliz (2 plaza), Hondarribia (1 plaza), Irun (5 plaza), Lasarte-Oria (3 plaza), Mungia (2 plaza), Pasaia (3 plaza), Portugalete (3 plaza), Santurtzi (8 plaza), Sestao (6 plaza), Sopela (2 plaza), Soraluze (1 plaza), Tolosa (1 plaza), Vitoria-Gasteiz (2 plaza), Zarautz (2 plaza) eta Zumarraga (8 plaza).

Udaltzaingo zerbitzuak: 2 plaza Zamudio eta Zizurkilerako, bi kasuetan Administrazio Publikoko nahitaezko 2. hizkuntza-eskakizuna dute.

2023-01-18T15:17:03+01:00
En directo
Onda Vasca En Directo