Azken orduetan, Ertzaintzak bere sare sozialen bidez gogorarazi die herritarrei Euskadin gertatzen den edozein gorroto-delitu salatzeko beharra.
Tolerantzia zero da horri dagokionez eskatzen duena, eta Ertzaintzak komisarien aurrean irain, mehatxu edo jazarpen oro salatzeko eskatzen du.
Baina, zer da ba, gorroto delitu bat?
Delitu-mota horren ezaugarri nagusia egilearen motibazioa da, hots, desberdintzat jotzen dituenekiko gaitzespena edo etsaitasuna. Biktimak gehiago hautatzen dira ordezkatzen dutenagatik direnagatik baino. Egileak biktima aukeratzen du egileak ukatzen duen talde, herri edo komunitate batekin identifikatzen duen ezaugarriren batengatik; intolerantzia-, etsaitasun- edo diskriminazio- jokabideak erakusten ditu, estereotipoetan eta aurreiritzietan oinarrituta, uste duelako biktimak gainerakoek baino eskubide gutxiago dituela. Delitu-mota horretan, biktimari eskubideak ukatzen zaizkio, etnia, jatorria edo erlijioagatik, besteak beste.
Gorroto-delitua ere bada, biktimaren duintasunari kalte egiten dion edozein jokabide edo ekintza, oinarritzen bada arrazan, hizkuntzan, jatorrian, sexuan, generoan, ezintasunean, egoera sozialean edo antzeko beste edozein ezaugarritan.
"Gorroto-delitua ere bada, biktimaren duintasunari kalte egiten dion edozein jokabide edo ekintza, oinarritzen bada arrazan, hizkuntzan, jatorrian, sexuan, generoan, ezintasunean, egoera sozialean edo antzeko beste edozein ezaugarritan", azpimarratzen du Ertzaintzak.
Egoera horren aurrean, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak gogorarazi du garrantzitsua dela salaketa jartzea eta egoera horren berri ematea Euskal Herriko Poliziaren edozein komisariatan.