Buscar
Gipuzkoa

Establezimendu bat irekitzeagatik laguntzak daude

Oarsoaldean enpresa baten ondorengotza lortu dutenek ere ‘Berpiztu ekitera’ programako onuradun izan daitezke

Oarsoaldea garapen agen-tziak Berpiztu ekitera laguntza jarri du martxan Errenteria, Lezo, Oiar-tzun eta Pasaiako udalerrietan establezimendu berriak ireki dituztenentzat edota enpresen ondorengo-tza bermatu dutenentzat.

Horrez gain, enpresaren jarduera ekonomikoari lotutako inbertsioak eta gastuak diruz laguntzea du helburu, hasierako etapa hori baita establezimendu berriak irekitzeko zailtasun eta arrisku gehien sortzen dituena.

Honenbestez, 7.000 euro arteko laguntzak jaso daitezke 2021eko urtarrilaren 1etik 2023ko maiatzaren 31ra bitartean establezimendu bat irekitzeagatik edo enpresa-ondorengotza eduki izanagatik. Zenbatekoa 1.000 eurotan gehitu daiteke Oarsoaldeko Berpiztu Funtsezko Ekonomia eta Habian! programetan parte hartu izana egiaztatuz gero.

Dirulaguntza eskabideak 2022ko uztailaren 14tik 2023ko maiatzaren 31ra arte egin daitezke, baldin eta laguntzara bideratutako baliabideak ez badira agortu.

Eskaerak modu telematikoan aurkeztu ahal izango dira Oarsoaldearen webgunearen bidez (https://laguntzak.oarsoaldea.eus/). Onuradunek 2023ko ekainaren 7ra arte justifikatu ahal izango dituzte dirulaguntzak.

Deialdi berri honi esker, enpresa gehiagok izango dute Berpiztu ekitera dirulaguntza jasotzeko aukera. Funts horiek, berriz ere, Eusko Jaurlaritzako Lan eta Enplegu sailetik datoz, Oarsoaldea bezalako Lehentasunezko Jardun Eremuak programaren esparruan. – A. Muga

2022-07-27T06:00:03+02:00
En directo
Onda Vasca En Directo