Cultura

Esti Markezen kultur gomendioak

Osasun-larrialdiak, diagnosi irudia eta medikuntza nuklear ikasketak burututa, musikari gipuzkoarrak musika eta osasun-arloko bere egungo lana uztartzen ditu
Esti Markez musikaria.

Esti Markezek betidanik izan du musikarekin harreman estua eta musikarako grina. Etxean eta familian orduak ematen zituen kantari, bigarren eta hirugarren ahotsak bilatzen. 2020ko konfinamenduan, etxean igarotako ordu haiek zukutu eta orduan sartu zen sorkuntzaren munduan. Kantuak sortzen hasi zen, eta urte berean, bere aita Mikel Markezekin batera 'Azal berritzen' (Autoekoizpena, 2020) diskoa argitaratu zuen. Osasun-larrialdiak, diagnosi irudia eta medikuntza nuklear ikasketak burututa, Estik musika eta osasun-arloko bere egungo lana uztartzen ditu. Abestiak dira bere sendagaia. Haiekin, lotuta eta aldi berean aske sentitzen da. Sentsazio horiek guztiak eta musikarekiko duen maitasuna, noski, islatzen ditu bakarka gidatzen hasi berri den eta indartzen datorren proiektu honetan.

Esti Markezen kultur gomendioak:

Abesti bat: Iker Laurobaren 'Berria auzoan'

Musika talde bat: Ibil Bedi

Podcast bat: Yoko Ona

Antzezlan bat: 'Losers'

Telesail bat: 'Intimidad' (Netflix)

Kultur espazio bat: Gernikako Astra

08/10/2022