Gipuzkoa

Eta Ekaingo zaldiak Jaungoikoak izango balira?

55 urte betetzen dira gaur Ekain koba aurkitu zenetik
Eta Ekaingo zaldiak Jaungoikoak izango balira?
Escuchar
00:32

Gaur, ekainak 8, 55 urte bete dira Antxieta elkarteko Rafael Rezabal eta Andoni Albizuri Ekain kobako margoak aurkitu zituztenetik. Ekainaren 8an kobazulo horretan giza aztarnen bila hasi ziren, Rafael zulo batetatik zetorren aire korronte hotz batetaz ohartu zen, bidea oztopatzen zuten harri bloke batzuk kendu eta 20 metro inguru zituen pasabidetik arrastaka ibili ziren Rezabal eta Albizuri. Sarreratik 60 metro ingurutara, Kuaternarioko arte guztiko zaldi multzorik bikainena, Zaldien Panel Handiarekin, egin zuten topo.

Teoria asko daude kobazulo horien inguruan, horietako batzuk Ekain izenarekin dute zerikusia eta beste batzuk marrazkien jatorriarekin. Onda Vascako Gipuzkoako Kale Nagusian Aitziber Gorrotxategik, Ekainberriko gida eta zerbitzuko arduradunak, batzuk plazaratu dizkigu.

"Euskaldun gehienek galdetzen digute izenaren jatorriaren gainean, pare bat teoria daude" horietako bat aurkikuntza egin zen datarekin du zerikusia; "ekainan aurkitu zenez, Ekain" bestea, adiz Ekain izena duen muinoarekin.

Marrazkiei dagokionez, Gorrotxategik esan digu teoria bat duela bereziki gustuko. "Badago teoria bat esaten duena kobazuloak leku sakratuak direla eta marrazkiak jainkoekin komunikatzeko moduak direla. Ekainen Zaldiburu harkaitza dago, eta ikerlari batzuk pentsatzen dute harkaitz hori ikustean Paleolitoko gizakientzat, agian, zaldia animalia sakratua zela eta marrazkiak totem hori gurtzeko modua zela".

BISITA GIDATU BEREZIAK EKAINBERRIN

Ekainberriko bisita guztietan duela 55 urte Ekain kobaren aurkikuntza nola gauzatu zen azalduko zaie bisitariei, ondorengo ikerketen inguruko datuak eman eta aurkitutako margoen garrantzia azalduko zaie. Aurkikuntzaren protagonista izan ziren Rafael Rezabal eta Andoni Albizurik bizi zuten momentu horren garrantzia azpimarratu eta horien paperean sartuko dira. Bisita bereziak izango dira 12:00tan euskaraz eta 16:00tan gazteleraz, horietan erreplikako argiak itzali egingo dira eta bisitariek soinean eramango dute kaskoa eta argia.

EKAIN MUINORA IGOERA

Egun berean eta bigarrengo urtez jarraian, Ekain koba aurkitzen den Ekain Muinorako irteera ospatuko da Zestoako 15 urteko gazteentzat. 

07/06/2024