Buscar
Bizkaia

“Etorkizun iluna” duen asteroko merkatua

“Etorkizun iluna” duen asteroko merkatua
“Etorkizun iluna” duen asteroko merkatua

GUNE garrantzitsua izan da historikoki astelehenero ospatzen den azoka Gernika-Lumorentzat. Ez bakarrik bere ekonomiarako –asko izan dira ortuak emandako produktuak saltzen aritu direnak–, baizik eta bizilagunen arteko erlazioak susta-tzeko ere. Bere zereginak alde batera utzita –entzutetsua den lunes gernikes, kolperik ez esaldia betez–, asko dira Busturialdeko edozien txokotatik erdigunean dagoen udalerrirako bidea hartu izan dutenak, hotz edo bero izanda ere, asteroko hitzordua mantenduz. Garai ederrak ezagutu izan ditu Gernika-Lumoko azokak, baina gaur egun bere errealitatea arras ezberdina da. “Azoka honek ez du etorkizunik. Egunen batean gu jon behar izango gara, eta ez da inongo belaunaldi berririk sartuko. Eta azoka hil egingo da”, dio tisturaz beteta Pilar Salegi saltzaileak.

“Gainbeheran doala” eta, “gero eta gutxiago dira azokara datozenak”. “Bota bistadatxo bat zure inguruari eta azkar ikusiko duzu bertan ari-tzen garenok edade bat dugula”. Esan eta egin. Edadeko jendearen gotorleku, azokak gazte gutxi erakartzen ditu. Gaur eguneko bizimodu azkarrararen kontuak izan litezke –prezioak goraka, denbora falta, ohitura berriak...–, baina egia da hirugrren adineko jendea aritzen dela erosketak egiten. Eta gauzak horrela izanda, asko dira Urriko Azken Asteleheneko egun handira etorriko ez direnak. “Zertarako? Gero eta zailagoa da patxadaz eta trankiltasunez hemendik ibiltzea. Gero eta zailagoa da erosketak erosotasunez egitea”, dio argiro Arantza Urretabizkaia saltzaileak. Baserria Mendatan du saltzaile honek, Urdaibaiko Biosfera Erreserbaren bihotzean, eta asteleheroko azokan egoten den saltzailerik nagusienetakoa da. Esperientzia izan badu. “Ez dakit zenbat urtez izan naizen hemen ortuko produktuak saltzen. Baina asko”, azaltzen du.

Baina zeintzu dira gainbehera honen faktoreak? “Asko, asko dira eta begi bistakoak”, dio Urretabizkaiak. “Lehendabizi, gunea bera. Euriak jotzen duenean putzuak egoten dira, adibidez. Eta usoek ere euren kalteak sortzen dituzte. Ho-tza edo beroa sentitzen dugu bertan gaudenok, izugarrizkoa batzuetan, eta erosleak ere esfortzu berezia egin behar du guregana etortzeko”. Inbertsioak egitea eskatzen dute saltzaileek, gunea eguneratzeko eta erosoagoa egiteko. Orain dela urteak eraikitako gunean gaude, eta ordutik gaur eguneraino erreforma lan gutxi izan dira. Bada garaia”, dio.

Postu asko hutsik

Hala ere, Gernika-Lumoko astelehenetako azokako postuak hutsik izateak beste hainbat zergaitik eskutatzen dituzte. “Ikus zenezake nola dagoen azoka. Hemen gazte gutxik hartzen dute baserriaz bizi ahal izateko konpromisoa. Eta Urdaibain gaude, gune natural oso berezian. Oso gogorra da lehen sektorean lan egitea, inoiz ez baitagom deskantsurik. Eta euren aburuz, hobeto izango dira lantegi baten zortzi orduz lan egiten”. “Eta guk erretiroa noizbait hartu beharko dugu ezta? Ba egiten dugunean ez dugu ordezkorik izango”. Belaunaldien arteko txanda trukaketa “urrun” ikusten dute adinez nagusi diren saltzaileek. Eta etorkizuna “kolokan” dagoela azaltzen dute. “Ortuan aritzea lan polita da, nekeza baina ondarisari ederrak ematen dituena”, diotenez. “Kontua da gaur eguneko bizimoduak lanbide honetatik bizitzea zailtzen duela”. Eta egoera honen aurrean, norka har-tzen du erabakia lehen sektora ogibide moduan izatez?

Maribi Arretxederreta arratzuarrak ere diagnosi bera egiten du. “Azokara etortzeak ez du etorkizunik”, gaineratzen du. Eta horren isalada da Urriko Azken Asteleheneko arima den asteroko azokara ez dela hurreratuko oraingoan. ”Astero etorri nahi urte nahikotan. Baina ez dago zer saltzerik, produktuak eskas izango ditut. Jendea ere egun horretan trago batzuk hartzera ondo pasatzera dator. Hoberena izango da oraingo astelehenean Gernika-Lumora ez etortzea. Beste egunen baten izango da”, nabarmentzen du. l

2022-11-01T06:23:03+01:00
En directo
Onda Vasca En Directo