Buscar
Actualidad

Etorkizuna Eraikiz Kongresua herritarrei zabalik

Azaroaren 24tik 30era egingo da, eta trantsizio berdea, digitalizazioa eta aldaketa sozialak jorratuko ditu
Ezkerretik eskuinera, Riezu, Mendoza, Erkizia eta Altuna, atzo Donostian. | ARGAZKIA: N.G.
Ezkerretik eskuinera, Riezu, Mendoza, Erkizia eta Altuna, atzo Donostian. | ARGAZKIA: N.G.

Gipuzkoako Foru Aldundiaren Etorkizuna Eraikiz estrategiak herritarrak inplikatu nahi ditu nazioarteko bigarren kongresuan. Azaroaren 24tik 30era bitartean egingo da Donostiako Tabakalera zentroan, eta “formatu interaktiboagoa” izango du, tailer eta dibulgazio-ekitaldiei ere lekua eskainiz.

Eider Mendoza foru bozeramaile eta Gobernantzako diputatuak atzo aurkeztu zuen Etorkizuna Eraikiz Congress ekimenaren bigarren edizioa, oraingo honetan ere nazioarteko ku-tsua izango duelarik “maila handiko” parte hartzaileak ekarrita.

Euskal Herriko Unibertsitatearekin, Deusturekin eta Mondragon Unibertsitatearekin elkarlanean Foru Aldundiak antolatutako kongresu honek, trantsizio berdearen, digitalizazioaren edo aldaketa demografiko eta sozialen erronkei buruz hausnar-tzeko eta esperimentatzeko gune bihurtuko du Tabakalera.

Bilkurak ohiko programa akademikoari eta zientifikoari eutsiko dio, baina, horrez gain, erakusketa bat, gazteentzako dibulgazio-ekintzak eta herritarrentzako hitzaldiak eta tailerrak ere izango ditu, oraina eta etorkizuna batzen dituen gogoeta horretan ahots eta iritzi gehiago jaso ahal izateko.

Horrexegatik, sinposioa Tabakalerako hainbat gunetan egingo da; izan ere, erakusketa-aretoan Etorkizuna Eraikiz ekimenaren ibilbideari buruzko erakusketa bat ipiniko da, Plazako gunean eskola-tailerrak eta birziklapenari zein kultura digitalari buruzko ikastaroak egingo dira, eta Patioan berriz, Gipuzkoa Talks-en hiru edizio izango dira, besteak beste, desinformazioa, mugikortasun berria eta adimen artifiziala hizpide izango direlarik.

Ekitaldiak hilaren 24an hasiko badira ere, kongresuaren irekiera instituzionala astelehenean, hilaren 28an, izango da, Iñigo Urkullu lehendakariak eta Markel Olano Gipuzkoako ahaldun nagusiak parte hartuko duten ekitaldiarekin.

Ondoren, mahai-inguru bat egingo da, eta, bertan, Euskal Herriko Unibertsitateko, Deustuko Unibertsitateko eta Arrasateko errektoreek, Eva Ferreirak, José María Guibertek eta Vicente Atxak parte hartuko dute, unibertsitateak gizartearen eraldaketan duen garrantzia aztertuz.

Programan unibertsitate bakoitzak antolatutako jardunaldiak ere badira.

EHUren kasuan, 2030erako Gipuzkoaren ikuspegi partekatua sortzea izango da helburua, Agustin Erkizia Gipuzkoako campuseko errektoreordeak zehaztu zuenez.

Xabier Riezu Deustuko Donostiako campuseko errektoreordeak esan zuenez, Etorkizuna Eraikizen inguruan sortutako ezagutza partekatzeko aukera ezin hobea omen da biltzarra, eta Jon Altuna Arrasateko errektoreordearen hitzetan, enpresetan parte hartzea edota trantsizio teknologikoa eta digitala izango omen dira ekitaldian aztertuko diren gaietariko batzuk. l

PROGRAMA

  • Lunes 28. Mesa redonda entre la rectora de la UPV-EHU, Eva Ferreira; el rector de la Universidad de Deusto, José María Guibert; y el rector de Mondragon Unibertsitatea, Vicente Atxa, sobre el papel de la universidad en la transformación social.
  • Martes 29. El economista Antón Costas abrirá la jornada y se celebrarán tres mesas-diálogo sobre transición demográfica, transición tecnológica-digital y transición verde, con la participación de la diputada Maite Peña, el director de Agintzari, Josu Gago; la responsable de Transversalidad del Ayuntamiento de Donostia, Eva Salaberria; el diputado Jabier Larrañaga, la directora de Mubil, Ane Insausti; el confundador de Multiverse, Román Orús; el diputado José Ignacio Asensio y el asesor del Ministerio de Transición Ecológica del Gobierno español, Antxon Olabe.
  • Gipuzkoa Talks. Abordará temas como la desinformación, con Maldita.es; sobre nueva movilidad, con Arturo Pérez de Lucia, de AEDIVE; y sobre inteligencia artificial, con el exfutbolista de la Real y empresario Esteban Granero.
2022-11-16T07:27:03+01:00
En directo
Onda Vasca En Directo