Etorkizuna Eraikiz Kongresua bukatzen ari da eta gaur, azken aurreko egunean, jorratu diren gai batzuk ekarri ditugu Gipuzkoako Kale Nagusira. Horien artean, lehengoa Gipuzkoako Foru Aldundiak oinarri duen lankidetzazko gobernantza izan da. Modelo hau Etorkizuna Eraikizena da eta 2016. urtetik aplikatzen da gure lurraldean. Xabier Barandiaranek, Diputatu Nagusiaren aholkulariak, azaldu dizkigu gobernantza mota honek dituen ezaugarriak eta etorkizunean izango ditugun erronkak ere aipatu ditu.
Bestalde, etorkizuneko erronkak saioaren indo nagusia edukita, teknologia linguistikoei buruz ere hausnartu dugu, zehazki tresna hauen erabilpenaz euskararen biziraupenerako. Xehetasun guztiak Goiatz Oiartzabalek eskaini dizkigu, Badalabeko zuzuendariak.