Abenduaren 21etik urtarrilaren 5era arte gipuzkoar guztiak konpartitu ahal izango dituzte haien etorkizunerako desioak Etorkizuneko desioen maparen bitartez.
Ekimena Gipuzkoako Foru Aldundiak sustatu du eta Gipuzkoako Kale Nagusian, Markel Olano, Diputatu Nagusiak, esplikatu digu zein den aurtengo formatua.
'Gipuzkoa argitu zure ahotsaz' lelopean, aurten ahots antzemate sistema baten bidez jasoko da mezua eta, hori, Gipuzkoa plazan kokaturiko pantailan irakurriko da gauean, beste hiritarren mezuekin eraturiko mapa-kontseptual batean.