Etxebarriko Udalak 2022ko Proiektu eta Ideia Berritzaileen VI. Lehiaketa deitu du. Oinarrietan parte hartzeko bi modalitate ezarri dira: 1. modalitatea ETEei/MIKROETEei/STARTUPsei eta udalerriko profesionalei zuzendua eta 2. modalitatea: Etxebarriko gazteei zuzendua, udalerriko talentu gazteaK sustatzeko.
Etxebarriko Udalak Innpulso - Zientziaren eta Berrikuntzaren Hirien Sareko . Sare hori tokiko politika berritzaileentzako topaketa- foro bat da, Estatu osoko 83 udalerrik osatua, eta Etxebarriko Udala bertako Kontseilu Errektoreko kide da. Udalerri horiek lankidetzarako eta baliabide partekatuak aprobetxatzeko sare bat osatzen dute, berrikuntzan eta ezagutzan oinarrituta ekoizpen-eredua aldatzen laguntzeko.
Lehiaketa honen helburu nagusiak tokiko administraziotik Berrikuntza sustatzeko eta laguntzeko, esperientzien trukatzea sustatzea, udalerrietako ETE / MIKROETE / STARTUPS Berritzaileak sustatzea eta ikusgarritasuna ematea, ideia eta proiektu berritzaileei balioa ematea eta, azkenik, gazte proiektu parte-hartzaile eta berritzaileekin, talentu gaztea sustatzea eta udalerriko bizitza soziala aberastea.
Berrikuntza osagai handia duten ETE / MIKROETE / STARTUP edo proiektuak (1. Modalitatea) parte hartu ahal izango dute. Baita, ideia berritzaile bat duten, 15 eta 35 urte bitarteko gazteek ere (2.Modalitatea).
2022ko proiektu edo ideia berritzaileak datorren urriaren 14an Innpulso Emprende: Alkateen eta Berrikuntzaren arteko VI. Topaketa izeneko ekitaldian parte hartuko du, Valentzian, hiriko kaleak sormen, berrikuntza eta teknologiako sorkuntza –gune bihurtzen dituen VLC Startup Market ekimenaren esparruan. Ekitaldi honek lurraldeen, ekintzailetzarekin lotutako profesionalen eta enpresa-munduaren beraren artean esperientziak partekatzeko, ikasteko, konektatzeko eta sinergiak batzeko balioko du.
Hautatutako enpresak edo pertsonak ere, 2.000 €ko konpentsazio ekonomikoa jasoko du proiektuaren exekuzio gastuei aurre egiteko (1.Modalitatean). Gazteeen kategorian (2. Modalitatean) hiru sari egongo dira.
Hautagaitzak aurkezteko epea 2022ko uztailaren 26an hasiko da, eta irailaren 12an amaituko da. Hautagaitzak, oinarrietan eskatutako gainerako dokumentazioarekin batera, telematikoki aurkeztu beharko dira ezarritako epea amaitu baino lehen eta argi eta garbi adierazi beharko da zein modalitatetan aurkezten diren.