Bizkaiko Foru Aldundiak etxean irauten laguntzeko etxeTIC zerbitzu publiko berritzailea aurkeztu egin du larunbat honetan Oxfordeko Unibertsitatean, Gizarte ekintzako diputatua den Sergio Murilloren bitartez.
Horrez gain, Sarah Harper gerontologo eta demografoak zuzentzen duen Oxfordeko Unibertsitateko Zahartze Institutuak antolatutako jardunaldian, Bizkaiako Foru Aldundiak doako zerbitzu publiko aitzindari gisa abian jarritako etxean egoten laguntzeko etxeTIC zerbitzua azaldu du berariazko jardunbide egokien atalean. Zerbitzu honek prestazio teknologikoak eta erlazionalak, presentzialak eta telematikoak konbinatzen ditu, erreferentziako eguneko zentro batetik artikulatzen direnak. Halaber Belgikan, Kanadan edo Erresuma Batuan garatzen diren jardunbide egokien beste eredu batzuk azaldu dira.
EtxeTIC hedapenak aurrera jarraitzen du
EtxeTIC belaunaldi berriko eguneko arretarako zentroen hedapenak aurrera egiten du Bizkaian. Duela hiru urte aurkeztu zen proiektua, eta, horren aurretik merkatuari aldez aurreko kontsulta egin eta berrikuntzaren erosketa publikoa egin zen. EtxeTIC, etxean egoteko lehen laguntza-zentroa Etxanizkoa izan zen, Bilbon, eta 2021ean ireki zituen ateak. Horren ostean Etxebarrikoa ireki zen eta bien artean 400 baino gehiago dira mendekotasun-egoeran dauden eta zerbitzu horren onuradun diren pertsonak. Pertsona horiek etxeko zainketen ekosistemari laguntzeko planak dituzte. Plan horietan mendekotasuna duten pertsonentzako eta zaintzaileentzako ekintza pertsonalizatuak sartzen dira, eta laguntza-teknologiekin, tabletarekin eta jarduera-eskumuturrekoarekin osatzen dira; horiek, aldizkako jarraipen horren bidez, arriskuak monitorizatzen eta prebenitzen laguntzen dute. Bi zentroetan abian jarritako esku-hartzeek, beraz, online eta aurrez aurreko modalitatea, unean-unean asistentzia jasotzeko zentrora joanda gauzatzen dena, konbinatzen dituzte. Era berean beste 25 pertsonak eguneko zentro baten berezko arreta jasotzen dute.
EtxeTIC ereduko hurrengo proiektuak Zallan, Basaurin eta Mungian kokatuko dira; hirurak, une honetan, obra-fasean daude.
Bizkaiko Foru Aldundiak modu mailakatu eta irmoan egiten du aurrera etxeTIC etxean irauteko laguntza-zerbitzu berri honen hedapenean. Zerbitzu mota hau abenduaren 21eko 173/2021 Foru Dekretuak arautzen du eta gakoa da hurbileko zentro komunitario batetik etxean iraupen luzeko zaintzak babesteko, horretarako teknologia berrien potentziala zainketaren bideratzaile gisa erabiliz eta eguneko arretarako zentroetatik arreta presentzialarekin konbinatuz.