Buscar
Polideportivo

“Europako partidak lehiakor izateko motibazioa dira”

Eskubaloia Cuetararen esanetan gaur Aguas Santasen aurka Europako estreinaldiari ekiteko ilusioz gainezka omen dago Bidasoa
Bidasoako jokalariak multzoen faserako sailkapena ospatzen Kolstaden kantxan. | ARGAZKIA: N.G.
Bidasoako jokalariak multzoen faserako sailkapena ospatzen Kolstaden kantxan. | ARGAZKIA: N.G.

Jacobo Cuétara Bidasoa Iruneko entrenatzailea baikor agertu zen atzo Aguas Santas talde portugaldarraren aurka European League-a hasi bezperan. Abentura “oso motibagarria” omen da final-zortzirenetarako sailkapena lortu nahi duen taldearentzat. “Esperientzia ederra da, izugarri aurkari gogorra zen eta kanporatzea lortu genuen Kolstaden aurka sailkapena eskuratu ondoren, eta, esango nuke, horrek indartu egin gaituela”. Aipatu zuen teknikari asturiarrak partidaren atarikoan.

Cuetararen ustez, norvegiar talde handia Europatik kanpo uzteak bultzada polita eman omen dio jokalarien konfiantzari, eta multzoen fasera pasatzeko eskandinaviarrak baino aurkari txikiagoaren aurka jokatzea egokitu izan balitzaie, “agian ez ginateke hain harro egongo hemen egoteaz”, esan zuen. “Zozketaren berri jakindakoan, pena handia zela esan genuen, oso klub handi bati aurre egitea egokitu zitzaigulako; baina, azkenean, haiek gaindituta, balentria handi bilakatu da”, nabarmendu zuen entrenatzaile bidasotarrak.

Denboraldi honetan Portugaleko talderik onenetakoa izaten ari den Aguas Santasen aurkako norgehiagokari begira, bere aldagela “pozik eta ilusioz gainezka” ikusten duela esan zuen Cuetarak; gainera, “maila handiko aurkarien kontra” hamar partida ziurtatuta izatea, “lehiakorrak izateko motibazio handia” omen da.

“Aguas Santasen mailak harritu egin gaitu, laugarren da bere ligan, Txapeldunen Ligako Portori irabazteko gauza izan da, eta European Leaguen dagoen Sportingekin ere bi golen diferentzia eskasaz galdu zuen”, aipatu zuen Gipuzkoar taldeko prestatzaileak aurkariari buruz, eta garbi esan zuen talde portugaldarrarekin “kontuz ibili beharko dugula”.

Opariak

Bidasoak European Leaguen parte hartzearen inguruan antolatutako ekimenen artean, Irungo hainbat ostalaritza-establezimenduk sariak eskainiko dituzte Bidasoak Artalekun jokatzen duen astearteetan afaltzera joaten direnen artean, baita kanpoan jokatzen dutenean ere, Irungo Udalak eta Denok Bat elkarteak adierazi zutenez. Taldearekin Europara bidaiatzeko bi bidaiaren zozketan parte hartuko dute egun horietako bezeroek.

2022-10-26T07:15:04+02:00
En directo
Onda Vasca En Directo