Euskadiko lehenengo espaloi iraunkorra Donostiako Axular Lizeoan dago, eta 50.000 plastikozko botila erabili dira.
Baina ez da ikastolan duten ingurumenarekiko konpromisu bakarra, hala adierazi du Aitor Uriondok, zentroko zuzendariak Gipuzkoako Kale Nagusian. Orain, ibilbidea egiteko baliatutako botila horien tapoiak erabiliko dira oinezkoentzako sarbidean jarriko diren eserlekuak eta paperontziak eraikitzeko. Birziklatutako paperontzi horiek hondakin gehiago bildu eta birziklatzeko balioko dute.
Proiektu honen helburua da Garapen Jasangarriko Helburuak (GJH) irakaskuntza eta ikaskuntza prozesuaren erdian kokatzea. Horretarako, jasangarritasuna, hondakinen bilketa, berrerabilpena eta ekonomia zirkularra ikasteko eta sentsibilizatzeko metodologia erabili da. Horrela, hezkuntza-komunitate osoa inplikatu da, Axular Lizeoarena izan da lehengo pausua, baina, beste ikastetxeetara hedatu nahi den pentsamendu eta praktika da.