Bizkaia

Euskal Encounterreko 30. edizioa milaka teknologia-zale batu egin ditu

Lau egunetan 300 jarduera teknologiko baino gehiago antolatu dira BEC gunean: hitzaldiak, jokoak, streaming-a...
Euskal Encounterreko 30. edizioa milaka teknologia-zale batu egin ditu

Bukatu da Euskal Encounterraren 30. edizioa. Bi urtez igaroz gero, ekitaldia berriro ere antolatu izan ahal da eta aurreko zifrak berreskuratzea ez ezik, aurten aurreikuspen guztiak gainditu egin dira. Izan ere, edizio arrakastatsu honetan milaka teknologia-zalek 300 jarduera baino gehiagotan parte hartu izan ahal dute lau egunetan zehar: hitzaldiak, sormen digitala, streaminga, jokoak, software librea eta hardwarea.

10.000 lagunek bisitatu dute Opengunea, sarrera libreko eremua. Helburua pandemiaren aurreko zifrak pixkanaka berreskuratzea zen, baina bilkurak aurreikuspen guztiak gainditu ditu eta antolatzaileak oso baikor ageri dira hurrengo hitzorduei dagokienez.Ekitaldi teknologikoak 3.000 ordenagailu, 5.000 parte-hartzaile eta Opengunera bertaratu diren 10.000 pertsona elkartu ditu. Eremu irekian hitzaldi eta tailerrak, enpresen standak, errealitate birtualean murgiltzeko gunea eta streaming zona berria izan dira, besteak beste.

Antolatzaileek bereziki azpimarratu dute aparteko parte-hartzea izan dela proposatutako ekimen guztietan, pandemiaren aurreko ekitaldietan baino askoz ere handiagoa. Hain zuzen, zaleek informatikaren hitzordu handiaz murrizketarik gabe gozatzeko gogo handia zutela erakusten du horrek.

HARRERA ONA

Bilkuraren lau egunetan eskanitako dozenaka hitzaldi eta tailerrek ere jarraipen handia izan dute. Bereziki erakargarriak izan dira konputazio kuantikoarekin, auto elektrikoarekin, adimen artifizialarekin, zibersegurtasunarekin, errealitate areagotuarekin, avatarrekin eta metabertsoarekin lotutakoak. Era berean, Streaming arlo berriak oso harrera ona izan du, eta datorren edizioetan mantentzeko asmoa dago, azken urteetan gure gizartean hazkunde handia izan baitu eduki sortzaileen sektoreak.

Sabino San Vicente Euskaltel Fundazioko zuzendari eta Euskal Encounterreko koordinatzaile nagusiak adierazi duenez, aurtengo edizioaren balantzea oso ona izan da; iragarpen baikorrenak ere gainditu ditu, eta parte-hartze handia lortu dute jarduera-arlo guztiek. Emaitza horien arabera, antolatzaileek uste dute topaketa teknologikoa azkar itzuliko dela Covid aurreko parte-hartze mailara.

Euskaltel Fundazioak antolatu du Euskal Encounter, Eusko Jaurlaritzaren (SPRIren bidez), Bizkaiko Foru Aldundiaren eta Euskaltelen babesarekin. Telekomunikazioen euskal konpainiak eskaini du parte-hartzaileentzako internet-konexio bizkorra, segundoko 60Gb-ekoa.

27/07/2022