Euskara batua eta euskalkiak. Duela 40 urte ere eztabaida latza izan zen. Gaur egun, hura urruti dirudi, baina “gatazka horiekin kontuz” ibiltzea eskatzen du Miren Dobaran sailuburuordeak. “Elkar ulertzeko euskara batua daukagu eta salbatu gaituela esan genezake. Oso aberasgarriak dira euskalkiak eta bakoitzak berea egin dezake, baina gero, eskuzabalak izan gaitezen eta, kontuz, bestela, ari garena egiten da hiztun berriek sentitzea zerbait falta zaiela euskalkirik ez dutelako”.
Dobaranen ustez, hori “izango litzateke sekulako akatsa momentu honetan. Euskara batua duenak, ez du behar derrigorrez euskalkirik. Eta konsziente behar dugu izan denok. Batzuetan tristeziaz ikusten dut hori, bakoitza berea atera nahian eta hainbat esparrutan euskara batua baztertzen. Euskara estandarra ere erabili behar da. Hizkuntz guztiek egin dute prozesu hori. Ez dezagun jendea gutxietalbsi. Euskara batua ikasi duenak sentitu behar du euskalduna dela, eta hainbat egoeratan besteok egokitu egin beharko genuke gure euskara, errespetuarekin”.