Ikastolek eta Euskaltzaindiak elkarlanean, Batasunaren Bidean giza katea antolatu dute. Martxoaren 24an Errenteriatik Donostiarako bidea elkartuko dute 8.000 pertsonek baino gehiagok, Euskara Batuari gorazarre egiteko helburuz.
"Ideia hau Orereta ikastolak landu du, izan ere, Kilometroak jaia antolatuko du aurten; horren baitan landutako ekintza da", azaldu du Nekane Artolak, Ikastolen Elkarteko lehendakariordeak, Onda Vascako Gipuzkoako Kale Nagusia saioan. "Ikastola guztiek elkarlanean egin beharreko ideia zela ikusi genuen", gehitu du.
Goizeko 10.45etan giza kateari hasiera emateko ekitaldia egingo da Errenteriako Agirre Lehendakariaren palazan eta 11.00etatik 11.30era bitartean giza katea osatuko da. Arratsaldeko 15.00etan Euskaltzaindiako kideek Oreretan ikastola bisitatuko dute eta 17.30ean Errenteriako Udalaren Areto Nagusian ekitaldi instituzionala egingo da. Gainera, egun osoan zehar musikak eta kolore biziek alaituko dute ibilbidea.
Bestalde, Euskara Batuaren sorreran eta gorpuztean garrantzia izan duten 16 pertsona oroituko dituzte.