EuskarAbentura 2022 espedizioaren 10. etapak Araban murgildu ditu jzioquitarrak. Aste honen hasieran, hain zuzen, Araban sartu dira, beren abenturarekin jarraitu eta euskara bultzatzen jarraitzeko. 11. etapan Trebiñun ere egon dira.
Ildo horretatik, aste amaieran, goizean goiz abiatu ziren Lizarratik, autobusez, Errioxara. Donemiliaga Kukula herriko Yuso monastegia bisitatu zuten, eta bertan ulertu zuten espedizioaren Jzioqui dugu! leloaren zentzua. “Izan ere, euskaraz idatziriko inoizko esaldirik zaharrena da Jzioqui dugu (orain arte aurkitutako zaharrena bederen), eta hain justu Yuso monastegian gordetako latinezko liburu batean topatu zuten, bazter batean ohar edo glosa modura idatzirik. Adituek diote 1000. urtean idatzi zirela Donemiliagako Glosak eta, esanahia guztiz argi ez badago ere, Piztu dugu izan liteke itzulpen fidelena”, azaldu zuten antolatzaileek. Monastegi alboko belazean bazkaldu ondotik, berriro ere autobusez, Arabaranzko bidea hartu zuen espedizioak. Añana izan zuten igandean helmuga, eta bertako gesaltzen paisaia eta historia bertatik bertara ezagutzen eman zuten arratsaldearen lehen partea. “Horren ostean, EuskarAbentura 2022 espedizioa arabar lurraldean sartu denez gero, ongietorri instituzionala jaso dute espediziokideek. Juan Carlos Medina Añanako alkateak eta Lexuri Ugarte Arabako Foru Aldundiaren Euskara Zuzendariak hartu dituzte”, jakinarazi zutenez.
“Harrotasuna”
Juan Carlos Medina Añanako alkateak “harrotasuna” sentitzen duela esan zuen, alkate eta herritar gisa; EuskarAbentura espedizia hirugarren urtez bertatik pasatzea “ohorea” delako. Eta Añanako gatzagen berri zabal dezatela ere eskatu die gazteei: “Itzuli zaitezte, familiarekin eta lagunekin, ongietorriak izango zarete eta”. Lexuri Ugarte Arabako Foru Aldundiaren Euskara Zuzendariaren hitzetan, “liluragarria” da hainbeste gazte euskaldun Añanan batuta ikustea, eta aitortu zuen espero duela jzioquitarrekin batera euskara ere “are gehiago” sartzea arabar lurraldean. Jzioquitarrei aholkatu zien probestu dezatela EuskarAbentura disfrutatzeko eta euskara erabiltzeko: “Agian oraindik gazteegiak zarete jabetzeko, baina sekulako altxorra duzue, eta laister konturatuko zarete nolako balio erantsia duen euskaraz ikasteak eta lan egiteak”. bertatik Trebiñuja jo zuten. Izan ere, kilometro gehienak Trebiñuko lurretan barrena egin zituzten, soro artean eta itzalik gabe. “Lau ordu eta erdiren buruan heldu dira Argantzunera, eta herriko ikastolaren lorategian ur-jolasetan ibili dira freskatzeko”.
Helburuak
Zer da, baina, EuskarAbentura? Zeintzuk dira dituen helburuak? “Errealitate linguistiko, sozial, ekonomiko nahiz kultural ezberdineko neska-mutilak nahastu eta, hilabetez, Euskal Herria zentzu zabalean ezagutzera eramango dituen esperientzia ahaztezin hau euskaraz bizi dezaten nahi du EuskarAbentura ekimenak; eta sortutako harremanek espediziotik harago ere iraun dezaten”, azaltzen dute EuskarAbenturatik. Horrenbestez, honakoak dira proiektuaren helburu garrantzitsuenak: gazteen artean euskararen erabilera sustatu eta normalizatzea, gazte euskaldunen sare berri bat sortu eta elikatzea eta Euskal Herriko natura-ondasun eta ondasun historiko nahiz kulturalen transmisioa bermatzea.
“Bestalde, EuskarAbentura esperientzia bizitzeak badakar, berez eta izatez, hainbat balore, jarrera eta gaitasunen lanketa: Parekidetasuna, bizikidetza, ardura, autonomia, bizi-ohitura osasuntsuak, ingurumenarekiko begirunea eta turismo eredu jasangarria”, gaineratu dute.
Xehetasunez
Esperientzia. “Errealitate linguistiko, sozial, ekonomiko nahiz kultural ezberdineko neska-mutilak nahastu eta, hilabetez, Euskal Herria zentzu zabalean ezagutzera eramango dituen esperientzia ahaztezin hau euskaraz bizi dezaten nahi du EuskarAbentura ekimenak; eta sortutako harremanek espediziotik harago ere iraun dezaten”, azaltzen dute EuskarAbenturatik. Horrenbestez, honakoak dira proiektuaren helburu garrantzitsuenak: gazteen artean euskararen erabilera sustatu eta normalizatzea, gazte euskaldunen sare berri bat sortu eta elikatzea eta Euskal Herriko natura-ondasun eta ondasun historiko nahiz kulturalen transmisioa bermatzea.
“Bestalde, EuskarAbentura esperientzia bizitzeak badakar, berez eta izatez, hainbat balore, jarrera eta gaitasunen lanketa: Parekidetasuna, bizikidetza, ardura, autonomia, bizi-ohitura osasuntsuak, ingurumenarekiko begirunea eta turismo eredu jasangarria”, gaineratu dute. Berriki, Arabara heldu dira taldeko kideek eta bertatik bertara hari dira euskara arabako herri desberdinetik eramanez eta indarra emanez.