Bizkaia

EuskarAbentura gaur iritsiko da Bizkaira

Mauletik Getxora ibilbidea hasi zuen abenturak uztailaren 1ean, euskal historia, kultura eta geografia hizpide hartuta
EuskarAbenturaren artxiboko irudia

Gaur sartuko dira Bizkaian EuskarAbenturako 128 partaideak. Hilaren 1ean hasi zuten euren ibilbidea Mauletik 16-17 urte bitarteko gazte euskaldun hauek. Ordutik, Euskal Herriko hainbat txoko igaro dituzte oinez hauen historia, kultura eta geografia ezagutzeko asmoz. Besteak beste, UNESCOk Gizateriaren Ondare izendatutako tokiak bisitatu dituzte: Zugarramurdi eta Ekaineko kobazuloak, Kogolako Yuso eta Suso Millán monasterioak (euskaran erredatatutako lehen mailak). Orain, Bizkaian sartzean Santimamiñeko kobazuloa eta Bizkaiko Zubia ezagutuko dituzte ere.

Ibilibidea uztailaren 31an amaituko da Getxon eta, oinezko abenturaz gain, hizkuntza abentura izaten ari da ere bai. Izan ere, gure lurralde historikoko zonalde ezberdinetako gaztetxoak bildu ditu espedizio honek. Hain zuzen ere, hogei arabar, hogeita hamazazpi bizkaitar eta gipuzkoar, zazpi laputar, hogeitazortzi nafar eta behe nafar bat. Modu horretan, errealitate sozilinguistiko anitz partekatzen dabiltza jziokitar hauek. Gainera, haiekin batera, ‘Familia Urdina’ delakoa dago. Monitoreek, medikuek, erizainek, kazetariek, kamerek, gidariek eta logistika buruek osatzen dute hau, guztira 30 pertsona izanda.

700 kilometroko ibilbidea egingo dute haiek guztiek gazteekin batera, 31 etapatan. Horietatik 500 baino gehiago oinez, zazpi euskal lurraldeak zeharkatzen dituzten Done Jakue bideen bidez. Autobusez edo trenez ere osatu dira zenbait tarte. Nafarroako, Arabako eta Gipuzkoako hiri eta herri ezberdinetatik igaro ostean, jada bukatzear dago euren espedizioa. Guztira lau egun emango dituzte bizkaitar lurraldeak ezagutzen, hilaren 27tik 31ra. Modu horretan, aurtengo EuskarAbenturari amaiera emanez.

28/07/2022