Buscar
Araba

Euskaraldiaren hirugarren edizioa Arabako lurraldera itzuliko da datorren hilabetean

Ramiro González ahaldun nagusiak eta Gasteizko alkatea den Gorka Urtaranek, besteak beste, atzoko aurkezpenean adierazpen bat irakurri zuten
Gasteizen atzo egindako Euskaraldiaren edizio berri baten aurkezpeneko irudia. | ARGAZKIA: ALEX LARRETXI
Gasteizen atzo egindako Euskaraldiaren edizio berri baten aurkezpeneko irudia. | ARGAZKIA: ALEX LARRETXI

Beste urte batez, Arabak urrats sendoak egiten jarraitzen du, arabarrek euskara gero eta gehiago jakin dezaten eta eguneroko bizitzan erabil dezaten, bai lanean, bai etxean edo familian. Ez da erraza helburu hori lortzea, baina urtez urte estatistikek bide horretatik doazela erakusten dute. Euskaraldia bezalako ekimenek helburu horiek lortzen laguntzen dute eta, horregatik, administrazioek atzo aurkeztu zuten Euskaraldiaren beste edizio bat Araban.

Ramiro González ahaldun nagusia, hitzaldian. | ARGAZKIA: ALEX LARRETXI

Ramiro González ahaldun nagusia, hitzaldian. | ARGAZKIA: ALEX LARRETXI

Hala, nabarmentzekoa da Arabako lurraldeak bere izena eman duela Euskaraldiaren hirugarren edizioan. Ramiro González Arabako ahaldun nagusiak, Gorka Urtaran Gasteizko alkate eta Eudeleko presidenteak, Anartz Gorrotxategi Arabako Mendialdeko Koadrilako alkateak eta Pedro Elosegi Batzar Nagusietako presidenteak irakurri zuten atzo, arabar guztien izenean, ekimen sozial horrekin bat egiteko manifestua, eta herritarrei bertan parte hartzeko deia egin zieten. Parte-hartzaile guztiek atzo baloratu zutenez, garrantzitsua da lurraldea eta gizartea, oro har, euskararen zuzendaritzarantz eta apusturantz joatea. “Euskaraldia administrazio publikoak eta herritarrak elkarrekin joan daitezkeela erakusten duen ekimena da. Azaroaren 18tik abenduaren 2ra bitartean arabarrak ekitaldi sozial honetan parte hartzera gonbidatzen ditut”, Arabako ahaldun nagusiak adierazi zuenez. “Aurten Euskaraldiaren lelo nagusiak zera dio: Hitz egiteko unea. Hitzaren bidez harremanak sortzen dira pertsonen artean, baita administrazioen eta herritarren artean ere. Harreman horiek euskaraz egin ditzakegu, ahobizi eta belarriprest motako rolei esker”. Ildo horretatik, ahaldun nagusiak ere herritarren artean ez ezik, administrazioan bertan ere lan egiteko garaia dela baloratu zuen. “Hala ere, administrazio barruan ere, jarduteko garaia da, Euskaraldiak arigune izeneko hiztunen arteko guneak identifikatuko baititu, eta erraztasunak egongo baitira horietan euskarazko elkarrizketak hasteko. Era berean, Euskaraldiaren ariketa sozialean parte hartzera gonbidatzen zaituztet arabarrak. Ariketa horretan, hizkuntza ez ezik, gizartea ere biziberritzen dugu”, gaineratu zuen.

Baina, zer da, berez, Euskaraldiaren ekimena eta zeintzuk bere helburuak? Beste era batera esanda, Euskaraldiaren helburu nagusia herritarren hizkuntza ohiturak aldatuta euskararen erabilera handitzea da. Helduen aktibazioa du oinarri, eta ariketa egin ahal izateko gutxieneko baldintza euskara uler-tzea da. Euskaldiaren antolatzaileek azaltzen dutenez, ekimen hori helburu desberdinekin jaio zen: hiztunen hizkuntza ohituretan eragitea, euskarazko hizkuntza praktikak hedatzeko; norberaren hizkun-tza portaera eta ohituren inguruan gogoeta eragin eta aldaketan lagungarri izatea; inertziak apurtzea; gizartean eragina duten era guztietako entitateek hizkuntza ohitura aldaketan babes neurriak hartzea; gizarte aktibazioa, ariketa kolektibo baten bidez; herriz herriko euskaltzaleen artikulazioa bultza-tzea eta euskararen aldeko eragileak ekimen bateratu baten bueltan antolatzea. Euskal Herri mailan, lehen Euskaraldia 2018ko azaroaren 23tik abenduaren 3ra gauzatu zen, Euskal Herri guztiko ehunka herritako milaka parte hartzailerekin. Bigarrena, hamabost egunez, 2020ko azaroaren 20tik abenduaren 4ra egin zen. Euskaraldiaren koordinazioa Euskal Herriko erakunde publikoen eta Euskaltzaleen Topagunearen arteko elkarlanean gauzatzen da. Topagunearen kudeaketapean, Euskaraldiaren koordinazio mahaia osatzen dute Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak, Nafarroako Euskarabideak eta Iparraldeko Euskararen Erakunde Publikoak eta Euskal Elkargoak.

Aukerak

“Esan gabe doa, koordinazio mahaiaz gain, euskalgintzako gainerako eragile, herrietako batzorde, boluntario eta entitaterik gabe ezinezkoa litzatekela Euskaraldia. Herriz herri eta entitatez entitate, mila bilera eta ekimen egiten dituzte Euskaraldia lau haizetara zabaltzeko”, azpimarra-tzen dute.

Bi modu daude entitate barruan parte hartzeko. Batetik, ariguneak sortu daitezke, eta bertako kideek ahobizi eta belarriprest moduan parte-hartuko badute ere, modu kolektiboan egingo dute ariketa. Eta, bestetik, ariguneetan egon ezin duten kideak daude; horiek norbanako moduan egingo dute ariketa: belarriprest eta ahobizi rolekin.

Xehetasunez

Helburua. Euskaraldiaren helburu nagusia herritarren hizkun-tza ohiturak aldatuta euskararen erabilera handitzea da. Helduen aktibazioa du oinarri, eta ariketa egin ahal izateko gutxieneko baldintza euskara ulertzea da. Euskaldiaren antolatzaileek azaltzen dutenez, ekimen hori helburu desberdinekin jaio zen: hiztunen hizkuntza ohituretan eragitea, euskarazko hizkuntza praktikak hedatzeko; norberaren hizkuntza portaera eta ohituren inguruan gogoeta eragin eta aldaketan lagungarri izatea; inertziak apurtzea; gizartean eragina duten era guztietako entitateek hizkuntza ohitura aldaketan babes neurriak hartzea; gizarte aktibazioa, ariketa kolektibo baten bidez; herriz herriko euskaltzaleen artikulazioa bultzatzea eta euskararen aldeko eragileak ekimen bateratu baten bueltan antolatzea.

Edizioak. Euskal Herri mailan, lehen Euskaraldia 2018ko azaroaren 23tik abenduaren 3ra gauzatu zen, Euskal Herri guztiko ehunka herritako milaka parte hartzailerekin. Bigarrena, hamabost egunez, 2020ko azaroaren 20tik abenduaren 4ra egin zen. Euskaraldiaren koordinazioa Euskal Herriko erakunde publikoen eta Euskaltzaleen Topagunearen arteko elkarlanean gauzatzen da. Topagunearen kudeaketapean, Euskaraldiaren koordinazio mahaia osatzen dute Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak, Nafarroako Euskarabideak eta Iparraldeko Euskararen Erakunde Publikoak eta Euskal Elkargoak.

2022-10-12T05:37:05+02:00
En directo
Onda Vasca En Directo