Donostiako EHUko Carlos Santa Maria Zentroko Txillardegi aretoan kokatuta dago 'Alde edo alde' erakusketa. Bagera Donostiako Euskaltzaleen Elkarteak antolatu du euskararen normalizazioa sustatzeko helburuarekin.
Lide Álvarez gerturatu da aretora eta bertan ikusi ahal izan du umorea eta kritika direla borroka honetarako armak eta formatua, noski komikia.
Berarekin Ainara Vázquez egon da, Bagera Elkarteko kidea eta edierazi du zein den kontatzen duten istorioa, nolakoak diren pertsonaiak eta zergatik salatzen den, modu honetan, euskara erabiltzeko sortzen diren zailtasun uneak.