Buscar
Gipuzkoa

Euskara ren bideari eusteko

Parte-hartze prozesuaren baitan egindako saioetako bat. | ARGAZKIA: AZPEITIKO UDALA
Parte-hartze prozesuaren baitan egindako saioetako bat. | ARGAZKIA: AZPEITIKO UDALA

Azpeitia udalerri euskalduna den arren, asko dagoela egiteko, “orain, inoiz baino gehiago”. Sinesmen horrekin ekin diote 2030 Euskara Plana eta Euskara Mahaia osatzeko bideari. Parte-har-tze prozesua abiatu ondoren, proposamena datorren urtarrilaren 25ean aurkeztuko dute 18.30etik 20.00etara, Basazabal jauregian.

Urria eta abendua artean, iritziak eman eta ekarpenak egiteko aukera izan dute herritarrek, udalak, Emun aholkularitzaren bidez, antolatutako parte-hartze prozesuan. Batetik, irailean, galdetegi bat zabaldu da herritarren artean, euskararen inguruko pertzepzioak eta erronkak ezagu-tzeko. Horrez gain, talde dinamikak egin dira urria eta azaroa artean.

Denera, sei saio egin dira, honako esparru hauen inguruan hitz egiteko: hezkuntza, familia, aisialdia, kirola, jaiak, kultura eta sormena, bizilagun berriak, lan mundua, zerbitzu publikoak, turismoa eta euskalgintza. Bukatzeko, abenduan, hainbat elkarrizketa egin dira euskararen arloan lanean ari diren herritarrekin; eta bestelako ekarpenak jasotzeko tartea ere ireki da, mezu elektroniko bidez.

Guztira, 150 herritar inguru izan dira planaren osaketan parte hartu dutenak. Informazio hori guztia biltzeaz, mailakatzeaz eta plan batera ekar-tzeaz arduratu da Emun kooperatiba.

Eneritz Albizu Euskara batzordeburuak eskerrak eman dizkie prozesu honetan parte hartu duten guztiei: “Guretzat zorte handia da plan hau herritarrekin batera egiteko aukera izatea. Bulegoetan osatutako plan batek ez du zentzurik, herritarren pertzepzioak, beharrak eta iritziak funtsezkoak dira euskara sustatzeko plangintza bat diseinatzerakoan”. Ildo beretik, Albizuk nabarmendu du “hainbat esparrutako” herritarrek parte hartu dutela, eta horrek “ikuspegi osoa” eman diola diagnostikoari zein planari berari. Horrez gain, gogorarazi du aurkezpen eguna bera ere ekarpenak egiteko baliatu daitekeela: “Bi helburu ditu plan hau jendaurrean aurkezteak; batetik, herritarrei informazioa itzultzea, eta bestetik, ekarpenak egiteko aukera ematea”.

2023-01-16T07:56:03+01:00
En directo
Onda Vasca En Directo