Buscar
Araba

Euskararen eta ezagutzaren aldeko sinergiak sortzeko aliantza berria

Eusko Ikaskuntzak eta Euskaltzaleen Topaguneak lankidetzan aritzeko konpromisoa hartu dute sinatutako hitzarmen baten bidez
Aliantza berriaren irudia.
Aliantza berriaren irudia.

Euskararen eta ezagutzaren aldeko sinergiak sortzeko aliantza berria; izan ere, Eusko Ikaskuntzak eta Euskaltzaleen Topaguneak lankidetzan aritzeko konpromisoa hartu dute sinatutako hitzarmenaren bidez.

Lankidetza berria sinatu dute. | ARGAZKIA: UTZITA

Lankidetza berria sinatu dute. | ARGAZKIA: UTZITA

Hala, bi erakunde horiek elkarrekin interesa duten proiektuen inguruan loturak estutzea erabaki dute. Sinatu duten hitzarmen honek lau urteko balioa du. “Euskal gizartearen beharrei erantzun global eta integratzaileak ematen lan egiten duen erakundea: Eusko Ikaskuntza (EI), 1918an sortua. Eta 1997az geroztik tokiko sozializazio- eta komunikazio-eremuetan euskararen erabilera sustatu nahi duen beste bat: Euskaltzaleen Topagunea Federazioa (ETOP)”, hitz horiekin iragarri dute aste honetan beraien elkarlana. Bi erakundeek, datozen lau urteetan, bientzako interesa duten proiektuen inguruan harremana estutzea erabaki dute, eta hala islatu dute Eusko Ikaskuntzako lehendakari Ana Urkizak eta Euskaltzaleen Topagunea Federazioko lehendakari Kike Amonarrizek Andoainen sinatu berri duten hitzarmenean. Bertatik azaldu zutenez, 2020az geroztik bi erakundeak lankidetzan ari dira Nafarroako Aniztasunaren Kudeaketa Demokratikorako proiektuan, Eusko Ikaskun-tza buru dutela, bai eta Euskaltzaleen Topagunearen Euskararen Aldekotasuna Handitzeko Gakoak Nafarroan. “Esperientzia horien balorazio positibotik abiatuta, hi-tzarmen berriak harreman kualifikatuen esparrua finkatzen du, erakundeetako bakoitzak dituen helburuak zehaztasunez eta kalitatez lortzen laguntzeko”. Ildo beretik, “hitzarmen horren arabera, EIko zein ETOPeko kideek osatutako jarraipen batzorde batek une bakoitzean zehazten dituen jardueretan lagunduko dute, abian diren proiektuetan zuzenean inplikatuz edo lan eta ikerketa arloetan ezagutza trukatuz. Zehatzago esanda, aurten ETOPek 2024an Eusko Ikaskuntzak egingo dituen biltzarretan parte hartuko du”. Era berean, Eusko Ikaskuntzak Euskaltzaleen Topaguneak euskararen erabileran jauzi bat egiteko sustatuko duen Aldaketaren Teoriaren prozesuaren alde egingo duela bermatzen du.

2023-01-27T07:43:03+01:00
En directo
Onda Vasca En Directo