Buscar
Gipuzkoa

Euskaraz egiten duten saltokien marka bateratua Oarsoaldera iritsi da

‘Euskaraz barra-barra’ identifikazioa froga gisa udaratik Euskaraldia hasi arte erabiliko da
Marka berriaren sustapen irudia. | ARGAZKIA: N.G.
Marka berriaren sustapen irudia. | ARGAZKIA: N.G.

Euskararen erabilera arlo sozioekonomikoan areagotzeko helburuarekin, urtarriletik aurrera, Eusko Jaurlaritzak, Nafarroako Gobernuak eta Euskararen Erakunde Publikoak zerbitzu sektorean gaitasuna identifikatuko eta aitortuko duen marka berria eta bateratua aurkeztuko dute: Euskaraz barra-barra.

Uda honetatik aurrera, ordea, zenbait udalerri, proba gisa, marka zabaltzen ari dira dagoeneko, Oarsoaldeko Lezo, Oiartzun eta Pasaia horien artean.

Euskaraldiaren ekintzak hasi bitartean gauzatuko den proba epea amaitzean, inkesta batzuk utziko dira establezimenduetan eta euskarri digitaletan bezeroek haiek bete eta ekimena nola joan den jakiteko eta neurtzeko.

Marka horren xedea euskal lurralde osoko zerbitzu sektorean euskararen erabilera handitzea izango da, bezeroei saltoki jakin horietan euskaraz egiteko aukera dutela jakinaraziz. Horretarako, establezimenduen kanpoaldean une oro euskaraz ulertzen duen saltzaile edo artatzen duen langileren bat egongo dela bermatzen duen Euskaraz barra-barra identifikazioa jarriko da.

Frogan parte hartzeko hamar langile arteko establezimenduetan %50ak euskara ulertu beharko du eta handiagoetan, %30ak. – A. Muga

2022-09-13T05:45:02+02:00
En directo
Onda Vasca En Directo