Buscar
Actualidad

Eusko Jaurlaritzak 58 milioi euro emango ditu 256 irakaskuntza-zentrotan garbiketa-zerbitzuak kontratatzeko

Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailak 2 milioi euro bideratuko ditu indarkeria-delituetarako ofiziozko txandara
Eskola baten artxiboko irudia
Eskola baten artxiboko irudia

Bingen Zupiria Eusko Jaurlaritzako bozeramaile eta Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuak agerraldia egin du Gobernu Kontseiluaren osteko ohiko prentsaurrekoan. Hezkuntza arloan, bozeramaileak jakitera eman du Gobernuak ia 58 milloi euroko gastua bideratzea erabaki duela Hezkuntza Sailaren mendeko ikastetxe publikoetarako garbiketa zerbitzuak kontratatzeko, ikastetxeek beharrezko higiene eta osasun-baldintzak bete ditzaten eta beren jarduera normaltasunez garatu ahal izan dezaten. Gastua Gobernu Kontseiluan onarturik, Hezkuntza Sailak ikastetxe publikoetan garbiketa-zerbitzuak kontratatzeko lizitazioa hasiko du.

"Kontratazio horiek bederatzi lotetan banatu dira, irizpide geografikoaren arabera antolatuta, baina, aldi berean, ikastetxeen berezitasunak ere kontuan hartuta. Orotara, Araba, Gipuzkoa eta Bizkaiko 256 ikastetxe edo eraikinen garbiketaz ari gara, batez ere Bigarren Hezkuntzako Institutuak, Lanbide Heziketako Ikastetxe Integratuak, Hizkuntza Eskola Ofizialak, Hezkuntza Sailaren Berritzeguneak (Prestakuntzan eta Hezkuntzaren Berrikuntzan Laguntzeko Zentroak), Irale zerbitzuaren egoitzak eta Musika Kontserbatorioak, guztiak ere Hezkuntza Sailaren menpeko zentroak", azaldu du Eusko Jaurlaritzak.

Kontratuen iraupena bi ikasturtekoa izango da (2023-2024 eta 2024-2025 ikasturteak), luzatzeko aukerarekin.

Bestalde, Lehendakaritzarekin lotura, bozeramaileak jakinarazi du, gaur arratsaldean, 4tatik aurrera, Ekonomia Suspertzeko eta Enplegu Aukerak Sortzeko Berpiztuko Planaren Kontseilu Errektorea bilduko dela, lehendakaria buru dela. Gobernu Kontseiluak 2020ko azaroaren 3an onartu zuen Berpiztu Programa, 2024ra arte guztira 13.250 milioi euroko inbertsioa egiteko konpromisoarekin, eta 2023ko ekitaldi hau ixtean, metatutako inbertsioa 11.940 milioikoa izango da, hau da, konprometitutako inbertsio osoaren % 90. Zupiriak azaldu duenez, gaur arratsaldeko bilerak programa honen emaitzak xehetasunez azaltzeko balioko du.

2023-03-29T15:27:04+02:00
En directo
Onda Vasca En Directo