Atzo Amara Berri Ikastetxeko zuzendaritzatik mezu bat jaso zuten gurasoek. Bertan adierazten zieten haurrak ordubete lehenago jaso beharko zituztela Erreala eta Anderlecht partidua arriskutsua delako eta ultren kalejira ikastetxeko ate paretik pasako delako ikasleak ateratzen diren ordu berean.
"Ez da onargarria kelejira antoaltzea hiri guztia zeharkatzeko" esaten zigun Gipuzkoako Kale Nagusian Lorena Orozkok, bera Amara Berriko guraso elkarteko kidea da eta azaldu digu gaur arratsaldean, 16:30ean, elkarretaratzea antolatu dutela Morlansen eta Ferrerias Plazan salatzeko futbola hiritarren aurretik jarri direla.