Buscar
Gipuzkoa

Ez da Sagardoa, Zu zara

Sagardo denboraldiak ondorio latzak uzten ditu Hernanin eta horiek salatzeko sentsibilizazio kanpaina aurkeztu dute herrian
Ez da sagardoa. Zu zara. Hartu ardura.
Ez da Sagardoa, Zu zara
Escuchar
01:14

Urtarrilaren azkeneko egunetatik Aste Santura bitartera dirau sagardotegi garaia. Ohitura indartsua daukagu txotxaren inguruan eta, Hernanin, zehazki, oso errotuta dagoen usadioa da sagardotegietara joatea sagardoaz lagunartean edota familiarekin gozatzera. Berez, momentu alaiekin lotzen dugu bazkaria edo afaria baina ohitura polit horren inguruan ere sortu dira ohiko bilakatu diren jarrera onartezin batzuk. Sagardoa edan izanaren aitzakian, sexu erasoak, arrazistak edota bizilagunen atsedena oztopatzen duten jarrerak izaten ari direlako.

Horiek horrela, aurkeztu dute "Ez da sagardoa. Zu zara" lelopeko kanpaina. Gipuzkoako Kale Nagusian horren gainean hausnartu dugu alkatearekin, Xabier Lertxundirekin. 

 

Alkateak sasoi hauetan gauzatzen diren eragozpenak azaldu dizkigu eta horien eragina leuntzeko helburuarekin hartzen dituzten neurri bereziak zeintzuk diren ere esan digu:

-Kale garbiketa indartzea. Asteburuetan, Kaxkoan, garbiketa berezia egiten da.

-Kaleko komun gehiago jarri.

-Udaltzaingoak zerbitzua indartzen du asteburuetan (ohiko zerbitzua bikoiztuko dute denboraldi osoan).

-Ertzaintzak autobus eta tren geltokien kontrola egiten du, baita Kaxkotik kanpoko eremuarena ere. 

Alkateak azpimarratu du herrikideei gehien arduratzen dien arazoa kaleetan eta portaletan egiten diren txizena dela. "Kaxkoko bizilagunen artean kezka handia sortzen du jendeak kalean utzitako pixek. Udaltzaingoak arreta berezia jartzen du horretan. 200 euroko isuna izaten da, 60 euro momentuan ordainduz gero".

2023-02-07T13:13:18+01:00
En directo
Onda Vasca En Directo