Gipuzkoa

'Ez erran inori' liburua aurkeztu da Beasainen

Maddi Ane Txoperenak 'Ez erran inori' liburua aurkeztu zuen Igartza Jauregian.

Beasain –Jada lortu daiteke Maddi Ane Txoperenaren Ez erran inori liburua. XXIII. Igartza Literatura-Sorkuntzako Bekaren lan irabazlea da, 2020. urtean saritua izan zena. Ostegunean obra aurkeztu zuen idazle hendaiar-lesakarrak Beasaingo Igartza Jauregian, musika eta hitzekin dotoretutako saio batean.

Aurkezpenean Beasaingo alkatea, Leire Artola, Elkar argitaletxeko arduraduna, Xabier Mendiguren, eta CAF enpresako euskara arduraduna, Bianditz Iraola, ere egon ziren. Guztiek Txoperena zoriondu zuten egindako lanarengatik. Leire Artolak bekaren garrantzia ere azpimarratu zuen: "Beasaingo Udalak hainbat eragileekin lankidetzan kultur proiektu anitz aurrera eramaten dituen arren hau ez da bat gehiago; gure nortasuna eta izatearen adierazle bilakatu da. Gure herri mugetatik haratago Beasain euskal mapan kokatu duelako eta euskal literatur sorkun-tzaren harrobiko harribitxia delako".

Maddi Ane Txoperenaren bigarren liburua da Beasainen saritua izan zena. Eleberrian, haurtzaroan pairatutako sexu erasoek gaztaroan eta helduaroan dituzten eraginez hitz egiten du idazleak. Txoperenak gai mingarria aukeratu duela adierazten da liburuaren azalean. "Sarritan ezkutuan gorde nahi izan dena, tabuaren izarapean estali, baina mina sufritu duenak ezin ahantzi, isiltasunaren bidez ezin gizartearen zauriak itxi", hi-tzekin aurreikusten da azalean eleberriaren muina.

XXV. Edizioa prest Euskal kultura sustatu eta zabaltzeko asmoz, baita gazteen lanari laguntza eskaintzeko intentzioz, Beasaingo Udalak, CAF enpresaren eta Elkar argitaletxearen babesarekin, Igartza Literatura-Sorkuntzako Bekaren XXV. edizioa martxan jarri du. Jada zabalik dago proiektuak aurkezteko epea; ekainaren 30a izango da lanak entrega-tzeko azken eguna.

35 urte baino gutxiago izatea, aurretik lan argitaraturik izatekotan helduentzako bi liburu baino gehiago ez izatea, aurreko edizioetako Igartza Beka sariaren titularra ez izatea, narratibako lanak izatea (eleberria edo ipuin-bildumak), eta lanak jatorrizkoak eta euskaraz sortuak izatea dira edizio berrian parte har-tzeko baldintza nagusiak.

Irabazlea zein den epaimahaiak erabakiko du: Oihane Amantegik, Irati Jimenezek eta Garazi Kamiok. Emaitza 2022ko irailean jakingo da. Irabazleak 6.000 euroko beka lortuko du bere literatur proiektua gauzatzeko.

20/03/2022