Cultura

Ez, ezta?

82 urtez zutik dago Euskal Herriko eraikin frankistarik handiena: Erorien monumentua. Espainiako Gerra Zibilean Frankismoaren alde borrokatuz hil ziren nafarren oroimenez eraikitako monumentu bat da
Irudian, Iruñeko Erorien Monumentua
Irudian, Iruñeko Erorien Monumentua / WIKIMEDIA COMMONS, JORAB, PUBLIC DOMAIN.

1872an jaio zen Jose Sanjurjo militar espainiarra. 1936ko uztaileko estatu-kolpean inplikatutako militarretako bat izan zen, eta matxinadaren hasieran matxinatutako bandoaren komandante burua izatea aurreikusita zegoen. Matxinatutako gunera joateko hegazkina hartu eta agintea hartu behar zuenean, istripua izan zuen hegazkinaren airera-tzean, eta hil egin zen.

1887an jaio zen Emilio Mola militar espainiarra, eta Paper garrantzitsua bete zuen Primo de Riveraren diktaduran. 1936ko estatu-kolpearen “zuzendaria” deitua izan zen, eta hasieran porrot egin ondoren, Gerra Zibila eragin zuen. Behin gerra hasita, iparraldeko armadaren agindupeko operazio militarren zuzendari-tzan nabarmendu zen, batez ere Euskal Herrian.

1936an Gerra Zibila hasi zen Espainian, Hego Euskal Herria barne. Espainiako armadako militar batzuek Bigarren Errepublikako gobernu demokratikoaren aurka eginiko estatu kolpe batez hasi zen. Milioi erdi bat pertsona hil ziren: guda zelaian, 300.000; eta errepresioaren ondorioz, 200.000. Guda zelaietatik at gertatutako hilketa horietatik, 50.000 errepublikanoen kontrolpeko eremuan izan ziren eta gainerako 150.000ak frankistek kontrolatutako eremuan gertatu ziren. 1939an faxistek gerra hura irabazitzat jo ondoren, Francisco Franco jeneralak bereganatu zituen estatuko aginpide guztiak eta erregimen politiko diktatoriala ezarri zuen ustez 1975arte.

1942ean Espainiako gerra zibilean hildakoak oroitzeko “Eroritakoen monumentua” eraiki zuten Iruñean. Gerra hau oroitzeko obra bat da, frankisten bandoan hildakoen nafarren omenez egina, 4.500 bat soldadu karlistei eta falangistei gorazarre egiteko. Guru-tze grekoko forma duen ekida klasiko, sendo eta astuna da Jose Yarnoz eta Victor Eusa arkitektoek eraiki zutena. Kanpoaldeak ematen duen sentsazio gogorra barrualdeko arintasunarekin kontrastatzen da. Barruko paretetan borrokan hildako nafar frankisten izenak daude idatzita. Kupularen barrualdean, aldiz, Ramon Stolz Vicianok erreketeei egindako zenbait pintura daude. Eraikina gotzaindegiak eman zion udalari, ustez baldintza batekin: elementu bat ere ez kentzea edo aldatzea, eta helburu kulturaletara bideratzea. Hori dela eta, Iruñeko Udalak, UPNk eta CDNk gobernatua, zaharberritze-lan bat egin zuen, elementu guztiak mantenduz. Hala ere, bai kanpoko elementu frankistak, aurrealdeko eraikinaren inskripzioa eta izena ”Nafarroak Gurutzadan Eroritako bere Hilei”, bai barruko inskripzioak ezkutatu zituzten.

1961tik eraikinaren kriptan hainbat militar frankista lurperatuta egon dira, tartean Estatu kolpearen arduradun gorenen artean kontatu ziren bi: Emilio Mola Iruñan gobernadore militarra izan zena eta Jose Sanjurjo iruindarra bestea.

2016an Iruñeko Udalak Mola eta Sanjurjo jeneralen eta monumentuaren panteoian lurperatutako beste sei soldadufaxisten gorpuzkiak hobitik aterako zituztela iragarri zuten, eta haien familiei emango zizkietela. Alde bozkatu zuten Geroa Baik, EH Bilduk, Ahal Duguk, Ezkerrak eta PSNk; aurka, berriz, UPNk eta PPk. Aranzadi Zientzia Elkarteak burutu zuen Molaren deshobiratzea, familiaren aurkakotasunik gabe, urriaren 24ean, eta gainerako militarrena, berriz, 2016ko azaroaren 16an osatu zuten.

2019an eraikin frankista eta honen inguruak eraldatzeko ideien nazioarteko lehiaketa bat bultzatu zuen EH Bilduren udal gobernuak. Prozesu honi eskuinak helegitea jarri zion eta 2022an Nafarroako Administrazio Auzitegiak balioetsi egin zuen prozesua.

2024ean bi gertaera eman dira eraikinaren harira. Lehena, Erorien Eraispenaren aldeko Plataforman bildutako 31 kolektibo memorialistek eskaera formal bat erregistratu zuten Iruñeko Udalean, erakundeak monumentua eraisteari ekin ziezaion. 2022an Espainiako Kongresuak onartutako Memoria Demokratikoaren Legeak aukera eman arren udalaren zerbitzu juridikoek atzera bota zuten. Bigarrena, bestalde, EHBildu, PSN eta Geroa Bai alderdiek eraikina sakon eradaltzea eta beste esanahi bat ematea hitzartu dute akordio zabal baten bidez.

2025ean frankistak goraipatzeko monumentuaren eraistea onartzeko urtea izan behar du. Modu oso sinplean monumentuaren kontakizun kronologikoak erakusten digu eraikin hau zergatik dagoen zutik. Arkitektura hau memoria eta historia eraikitzeko dispositibo bat da, eraikina zutik mantenduz eraiki zutenen errelatoa erreproduzitzen da. Nahiz eta ekida edukiz hustu, eraldatu, edo deseraiki, monumentua hor egongo da eta honen atzean dagoen mezua. Edukia eta forma lotuta egoten dira askotan; eta, kasu honetan oso oso lotuak daude. Edukiz eraldatzea ez da nahikoa izango errelatoa aldatzeko, eta are gutxiago eraikin faxista batean. Demagun polizia-etxe batean torturaren aurkako museo bat eraikitzen dela; ongi ikusten al da? Ez, ezta? 

2025-01-30T17:41:04+01:00
En directo
Onda Vasca En Directo