Araba

‘Ez naiz ikusezina’; sentsibilizazio kanpaina ikusmen gutxikoentzat

Retina Euskadi Begisarek ikusmen murriztua duten pertsonak ikusarazteko eta identifikatzeko jarduera bat jarri du abian
Txakurra laguntzaile duen pertsona itsu baten artxiboko-irudia. | ARGAZKIA: DNA

Ikusmen gutxiko pertsonak sentsibilizatu eta ikusaraztea. Retina Euskadi Begisarek kanpaina bat abian jarri du ikusmen murriztua duten pertsonak ikusgarri egiteko eta identifikatzen dituen bereizgarria zabaltzeko. Bihar Ikusmenaren Mundu Eguna ospatuko da eta horren harira ekimena burutuko da.

Hala, eta ildo beretik jarraituz, Retina Araba, Bizkaia eta Gipuzkoa elkarteek bat egin dute, Retina Euskadi Begisare izenarekin, ikusmen murriztua duten gizon-emakumeak ikusgarri egiteko kanpaina baten bidez. Mezua hainbat euskarritan zabalduko eta xedea, zehatzago, gizarteari helaraztea desgaitasun hau dutenentzat ulertuak sentitzea berebiziko garrantzia duela. Halaber, ikusmen urritasuna izan arren, oraindik ikusmen murriztua dut bereizgarria ez dutenei erabiltzearen abantailak erakutsi nahi zaizkie. Alde horretatik, nabarmendu behar da pertsona batek ikusmen murriztua duela ikusmenaren%30 baino gutxiago ikusten duenean. Kasu horietan, sintomak ikusmen lausoaren bidez agertzen dira, erdiko ikusmenaren erabateko galeraren bidez edo, are gehiago, ikuseremuaren zati bat galdu daiteke. Sendabiderik ez duten eta begia eta haren ikusmena zuzenean erasotzen dituzten gaixotasunek eragiten dute hori, eta ikusmena galtzea eragiten dute, modu ez erregresiboan. Zehazki, ikusmen murriztua eragiten duten gaixotasuneko batzuk hauexek dira: endekapen-makularra, glaukoma, magna miopia, erretinopatia diabetikoa, aniridia, erretinosi pigmentarioa, erretinaren beste distrofia batzuk edo Leber-en neuropatia optikoa. “Ikusmen narratsa, erdiguneko, ikusmen-periferiko nahiz ikus-eremuaren zati baten galera bezalako sintomak erakartzen dituzte. Arazo hauek ez dute sendabiderik. Estatu espainiarrean milioi bat pertsona baino gehiagok du egoera hau”, azpimarratu zuten atzo Retina Euskadi Begisaren kideek. Ikusmen murriztua ez betaurreko ez tratamendu farmakologiko ezta ebakuntzarekin ere ezin zuzen daiteke eta hortaz, egunerokotasunak barnebiltzen dituen hainbat jardueren burutzea zaildu edota erabat eragozten du. Biztanleen gehiengoak ikusmen murriztua duten pertsonen existentzia bera ez du ezagutzen. “Ezjakintasun hori dela-eta, ez gara ulertuak sentitzen; batik bat, sarri gertatzen den moduan, eragindako pertsonak itxuraz osasuntsuak diren begi eta begirada dituelako. Gutariko askok eguneroko zenbait jarduera burutzea ahalbidetzen digun ikusmen-hondarra izan arren, beste hainbat ekintzetarako laguntza edo makil txuria edota gida-txakurra behar izaten ditugu”. Ikusmen Murriztua dut bereizgarriak ikusmen desgaitasuna duten gizon-emakumeak identifikatzen eta, beraz, pairatzen duten ikusmen-galeraren ondorioz izan ditzaketen ezohiko portaeren interpretazio okerra ekiditen laguntzen du. “Esate baterako, pertsona bera batzutan agurtzea eta bestetan ez, kalean albo batera ez egitea, polikiegi ibiltzea, estropezu egitea, haur, kale-argi, eserleku batekin tupust egitea, sarrera edota irteera ez topatzea edo besteentzako nabarmena den zerbait galdetzea”, erantsi zuten. Ikusmen murriztua dut bereizgarria Retinosis Gipuzkoa Begisarek 2013. urtean sortu zuen. Ordutik erabilera zabaldu da eta gaur egun Espainia osoan ezaguna den tresna dugu. Ezagutarazteko lan horretan giltzarri gertatu dira ikusmen desgaitasuna dutenen elkarteak zein oftalmologiaren, optikaren edo ikusmen errehabilitazioaren alorreko profesionalak.

Xehetasunez

Ekitaldia. Retina Araba, Bizkaia eta Gipuzkoa elkarteek bat egin dute, Retina Euskadi Begisare izenarekin, ikusmen murriztua duten gizon-emakumeak ikusgarri egiteko kanpaina baten bidez. Mezua hainbat euskarritan zabalduko eta xedea, zehatzago, gizarteari helaraztea desgaitasun hau dutenentzat ulertuak sentitzea berebiziko garrantzia duela. Halaber, ikusmen urritasuna izan arren, oraindik ikusmen murriztua dut bereizgarria ez dutenei erabiltzearen abantailak erakutsi nahi zaizkie. Alde horretatik, nabarmendu behar da pertsona batek ikusmen murriztua duela ikusmenaren %30 baino gutxiago ikusten duenean.

Bereizgarria. Ikusmen Murriztua dut bereizgarriak ikusmen desgaitasuna duten gizon-emakumeak identifikatzen eta, beraz, pairatzen duten ikusmen-galeraren ondorioz izan ditzaketen ezohiko portaeren interpretazio okerra ekiditen laguntzen du. “Esate baterako, pertsona bera batzutan agur-tzea eta bestetan ez, kalean albo batera ez egitea, polikiegi ibiltzea, estropezu egitea, haur, kale-argi, eserleku batekin tupust egitea”, erantsi zuten.

13/10/2022