Cultura

Federico García Lorcaren eta Heineren poesiak, Musika-Música jaialdian

Musika-Música jaialdiko emanaldi bat.

Musika-Músicaren 22.edizioak Federico García Lorcaren eta Heineren poesiari ahotsa jarriko dio Naroa Intxausti eta Olatz Saitua sopranoen eta Aurelio Viribay eta Itxaso Sainz de la Maza pianojoleen eskutik. Ekitaldi hau bi errezitaletan aurkeztuko da Euskalduna Jauregiko 0C aretoan 17:30ean eta 20:30ean, “La poesía de Federico García Lorca” eta “La poesía de Heine y la música de Sorozabal e Isasi”ren presentzia aztertuta.

Gainera, 0C aretoan, larunbatean, beste ahots eta piano emanaldi bat izango da, 19:00etan. Bertan, Ainhoa Zubillaga mezzosopranoak eta Itziar Barredo pianojoleak “Personajes femeninos de Goethe” jorratuko dute, Schubert, Berlioz, V. Whit, Meyerbeer, Mendelssohn eta Schumann konpositoreen lanen bidez.

Musikaren eta literaturaren arteko harremana izango da Bilboko Udalak antolatzen duen MUSIKA-MÚSICA jaialdiaren 22.edizioan, “Notak & Letrak” izenburupean, izan ere, 70 kontzertu baino gehiagoren bidez, martxoaren 3an, 4an eta 5ean, garai eta estilo artistiko desberdinetako konpositore eta idazleen arteko elkarrizketa aztertuko du programak.

Bestalde, Shakespeare, Tolstói eta Lorca ere protagonista izango dira “Zinema arratsaldea” izeneko bi saioetan. Cesar Coca kazetariak eta Patricia Sojo musikologoak “Los escritores también componen: de Tolstói a Lorca” gaia aztertuko dute, 18:00etan, eta Britainia Handiko antzerkigilearen “Shakespeare in love” lana 20:00etan.

Jaialdian parte hartuko duten 1.400 musikari. Emanaldiak areto ezberdinetan izango dira aldi berean. Horrela, publikoak genero desberdinen interpretazioen katalogo zabala izango du, hala nola ganbera-musika, Israelgo ganbera-orkestraren, Ensemble Masquesen, Anima Musicae (Budapest) orkestraren eta Gerhard, Signum edo Mandelring laukoteen emanaldiekin, besteak beste.

03/03/2023