Fenomena Festibalak bere zazpigarren edizioa ospatuko du datorren larunbatean (urriak 8). Doako jaialdia izango da beste behin ere eta egun osoan, eguerdiko 12.00etatik aurrera, Hondarribiko Kirol Kaiaren gunean izango da, han instalatuko den karpa batean, sei taldeen emanaldiekin.
Fenomenaren ezaugarri nagusiak bertan izango dira aurten ere: soinu garbia eta xehetasunezko antolakuntza. Izan ere, irabazi asmorik gabeko erakundea da Fenomena Kultur Elkartea. Jaialdiari bere nortasuna ematen diona programaziorako hartutako irizpideak dira.
Aurreko urteetan bezala, sorkun-tza betean dauden artistak bilatu ditu aurten ere Fenomenak. Edizio honetan, lau taldek diska atera berri dute, edo ateratzear daude. Erne eta aktibo dauden bandak beraz, beraien materiala Fenomenak proposatzen duenarekin beti bat datozen ikus-entzuleei eskain-tzeko prest daudenak.
Egitaraua 12.00etan hasiko da, Joseba Irazoki gitar-jole beratarraren emanaldi batekin. Edizio honetan dj gisa arituko da Irazokik. Melomano handia izanik, proposamen musikal interesgarriak jarriko dituela da zihurrena.
Eguneko lehen eskaintza indar-tsua 17.30ean iritsiko da, Tiburona talde madrildarrarekin. Gorabidean doan banda honek LP bakarra (Sola y feliz, 2021) eta maxi bat (Tiburona, 2020) merkatuan dituen arren, zuzenekoen agenda betearekin datoz. Garajea sixty ku-tsua duen punkarekin nahasten dute, eta letren bidez eremua markatzen dute.
Edizioaren artista nagusiaren emanaldia, Sr. Chinarrorena hain zuzen ere, 18.30ean izango da. Heldutasun betean Chinarro jauna Fenomenan agertuko da, eguneroko bizitzan gertatzen zaizkigun gauza zentzugabeak kontatzeko. Esklusiban eta ateratzear duen disko berri batekin dator Hondarribira.
Ondoren, 20.30ean, La URRS punk taldearen kontzertuarekin jarraituko du jaialdiak. Punk egitura klasikoko bi diskorekin abiatu ondoren, Nuevo Testamento (2018) eta argitaratu berri den + (2022) diskoekin jarri dute hanka tontorrean.
Gauean, 22.30ean, La Perra Blanco artistaren txanda iritsiko da. Duela gutxi sartu zen rockabilly eszenan eta dagoeneko Rock & Roll aldizkari ingelesaren azala izan da. Won ́t you come on EPa aurkezteko du Fenomena jaialdian.
Amaitzeko, Mohama Saz taldearen emanaldia 23.45ean izango da. Psikodelia eta folk dantzagarria eskain-tzen duen talde madrildar honek hondarribiarrak dantzatzen jartzeko prest iritsiko dira hirira.