Cultura

Fito eta Mikel Erentxun gonbidatuak Travellin 'Brothers taldearen kontzertura

Bilbao Blues Festival jaialdia

Asteburu honetan Bilbao Blues Festivalen lehen edizioa ospatuko da Areatzan eta Guggenheim Museoan. Hogei bat emanaldi eta jarduera izango dira eta, Bilboko Udalak jakinarazi duenez, Travellin 'Brothers taldearen kontzertuan Fito eta Mikel Erentxun izango dira gonbidatu.

Fito Cabralesek, Fito & Fitipaldis taldearekin “Cada vez cadáver Tour” 27 kontzertuko bira jendetsu bat amaitu berri duenak, hiru hamarkada baino gehiago daramatza agertokietara igotzen. Kantari, gitarrista eta konpositore bilbotarrak kontzertu historiko baten protagonista izan zen San Mamesen joan den ekainean, eta milioika disko saldu ditu bere ibilbidean. Platero y Tú taldean hasi zen 1989an.

Bestalde, Mikel Erentxun donostiarra, hainbatetan izendatu dute Latin Grammy Awards eta Ondas sari nazional ospetsuetan bere ibilbideagatik. Bere azken diskoarekin “Amigos de guardia” arrakasta handia izan du, eta bertan bildu ditu bere 37 urteko ibilbideko abesti ospetsuenetako batzuk. Adiskide dituen lehen lerroko artistek lagundi diote: Bunbury (“Veneno”), Maika Makowski (“Cicatrices”), Calamaro (“A tientas”), Diego Vasallo (“Quién se acuerda de ti”), Anni B. Sweet (“Angel en llamas”), Eva Amaral (“Entre salitre y sudor”)… Abeslariak udazkenean bira luze bat egingo du Estatu Batuetako eta Mexikoko hiri nagusietan zehar.

Amaiera indartsua izango da, eta duela gutxi beste artista nabarmen bat gehitu da: Alejo Stivel, Tequila talde mitikoaren sortzailea eta abeslaria, 70eko eta 80eko hamarkadetan, eta taldearen itzuleran, 2008an. Kontzertua uztailaren 30ean, larunbatean izango da, 22:15ean.

Bilbao Blues Festival jaialdiko lehenengo edizioan nazioarteko artista arrakastatsuak izango dira, hala nola Bob Stroger eta Chicago All Stars, Ronnie Baker Brooks, Dana Fuchs, Shemekia Copeland, Fantastic Negrito, Wax & Boogie feat Drew Davies, Noa & The Hell Drinkers, Flamingo Tours, Blues Triumvirate, Micky & The Buzz eta Bilboko Travellin’ Brothers banda.

Bilbao Blues Festival jaialdiaren I. edizioa uztailaren 29tik 31ra antolatuko da Areatzako eta Guggenheim Bilbao Museoko espazioetan, eta hiribilduko udalak egin duen kultura apustu oso garrantzitsua da. Hiria dinamizatzeko eta Euskadin inoiz antolatu ez den ekitaldi hau mundu osora proiektatzeko asmoarekin egin da. Hiribilduaren erdigunea blues talderik ospetsuenen erritmora mugituko da, bai eta bertako zenbait talderen erritmora ere, zeinak ezagutzera emateko tranpolin gisa erabili ahal izango duten hitzordua.

29/07/2022