Bizkaia

Frantziako Tourra Euskadin hasteko atzerako kontaketa martxan jarri da Bilbon

El Tour tiñe ya Bilbao de amarillo

Asteazken honetan Christian Prudhomme lasterketako zuzendariak, Juan Mari Aburto Bilboko alkatearekin, Bingen Zupiria Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuarekin eta Elixabete Etxanobe Herri Administrazio eta Erakunde Harremanetarako foru diputatuarekin batera martxan jarri dute, Bilboko udaletxearen aurrean, Frantziako Tourra Euskadin hasteko atzerako kontaketa.

Uztailaren 1ean, larunbata, erloju hori 00:00:00ra iritsiko da, eta nazioarteko txirrindulari onenetako askok euren bertsiorik onena erakusten saiatuko dira, munduko lasterketarik onenean distira egiteko. Lasterketaren 110. edizioan, lehen hiru etapak Euskadin jokatuko dira: Bilbo – Bilbo (uztailak 1), Gasteiz – Donostia (uztailak 2) eta Amorebieta-Etxano – Baiona (uztailak 3).

Kalakan hirukoteak eta Bilboko Koral Elkarteko abesbatza guztietako 150 kide inguruk, lepoan zapi horiak zituztela, 20 minutu inguruko emanaldiekin girotu zuten ekitaldia.

Zeremonia osatzeko, 13 x 10,6 metroko maillota jarri zuten Aznar eraikinean (udaletxe aurrean, itsasadarraren beste aldean), eta, jarraian, udaletxeko fatxada horiz argiztatu zen. Bertaratutakoek emozioz beteriko uneak gozatu zituen eta jada euskal txirrindularitzaren historiaren parte diren gertakarian erabat partaide sentitu ahal izan zuten.

Ospakizunak hiriko erdigunetik, Udaletxetik Bizkaiko Foru Aldundiaren jauregirainoko ibilbidearekin jarraitu zuen, eta ondoren, foru erakundetik San Mames futbol estadiorainoko beste batekin.

‘Tropela’ igarotzean, hiriko eraikin enblematikoenetako batzuk horiz argiztatu ziren, hala nola Bizkaia Dorrea, Foru Jauregia. Foru erakundean zain zegoen Andoni Agirrebeitia, Amorebieta-Etxanoko alkatea, Frantziako Tourraren hirugarren etaparen irteera hartuko duen udalerria. Geldialdia Bilboko Koral Elkarteko ikasleen musika emanaldi batek girotu zuen.

‘Helmuga’ San Mames estadioan egon zen, non klubak harrera berezia egin zion. Christian Prudhommek Athleticen maillota jaso zuen, erakundearen 125. urteurrenekoa, Jon Uriarte presidentearen eta Garazi Murua eta Iker Muniain lehen taldeetako kapitainen eskutik.

Bizkaia Frontoia ere argiztatu zen. Eraikin hauek 20:00etatik 22:00etara arte egongo dira horiz argiztatuta asteazken eta ostegunean.

24/03/2023