Actualizado hace 5 minutos
Fruta arbolen, eta bereziki sagarrondoen, inausketa eta txertaketa saio praktikoa eskainiko du Gabino Muruak, otsailaren 26an, Gabirian.
Saioa arratsaldeko 15.30ak aldera hasiko da eta hiru ordu inguruko iraupena izango du. Egun horretan euria izango balitz, saioa atzeratu egingo litzateke eguraldiak lagundu arte.
Sagarrondoen txertagaiei dagokienez, azkenaldi honetan inguruan pixkanaka zabaltzen ari den Geneva txertagaiei buruzko azalpenak emango ditu Gabino Muruak eta, batez ere, G41 eta G214 txertagai edo patroien ezaugarriak zehaztuko ditu.
Ikastaro saio praktiko honetan parte hartu nahi dutenek 679 972 372 telefono zenbakira deitu behar dute. Txertaketa atalari dagokionez, komenigarria litzateke norberak bere labana ekartzea, guraizeak ere bai inausten jardun nahi duenak.