Bizkaia

'Gabon hauetan Bilbo eskatu dut' kanpaina abiarazi du Bilbok

“Esta Navidad ME PIDO BILBAO. Pide en Bilbao la Navidad que quieres”

Urtero bezala, Gabonetan tokiko establezimenduetan erostea sustatzeko kanpaina bat jarri du martxan Bilboko Udalak. Aurten, 'Gabon hauetan Bilbo eskatu dut' izenpean sustatuko da kontsumoa urian. Ekimen hau Bilbao Dendak merkatarien elkarteak babesten du.

Izan ere, Udalak eta Udalean ordezkaritza duten talde politikoek hainbat programa sustatu izan dituzte bonuak eta laguntzak eskainiz koronabirusaren ondoriozko krisia gerarazi eta hari aurre egiteko, #BilbaoAurrera izeneko plan berezien barruan, eta, hain zuzen, haien ondotik dator ekimen hau.

Suspertzeko lerro horren barruan, beraz, eta dagoeneko Bilbao 2022 Plana abian dela, orain, helburua da laguntza-lerro berriak eskaintzen jarraitzea, Uria leku erakargarri bat izan dadin, baita Gabonetan ere. Urian saltegi batzuetan eta besteetan erosi ahal izateko, jatetxe, ostatu eta ostalaritza guztiaz gozatzeko, edota kultura- eta aisialdi-jarduerez...hain zuzen, #BilbaoGabonak proiektua abian jarriko den egunetan, adin guztietako jendearendako ekintza bereziekin.

Bilbon erostea

Hautatutako leloa hau da: "Gabon hauetan Bilbo eskatu dut. Nahi dituzun Gabonak Bilbon eskatu”, eta, berarekin, gonbita egin nahi zaie herritarrei, eta ohartarazi ere, Urian kontsumitu eta eros dezaten, eta Gabonetako giroaz goza dezaten, giro horretan era bateko eta besteko establezimenduak ezinbestekoak baitira Bilboko bizimoduan.

Orain abiarazten den kanpainak urtarrilera arte iraungo du, eta irudiak, kanpoaldeko kartelak, irrati eta telebista iragarkiak, baliabide digitalak eta sareak eta beste baliatuko dira Bilboko eta Bizkaiko herritarrengana iristeko, bai eta inguruetako herritarrengana ere, hala nola Araba, Gipuzkoa, Kantabria, Burgos, Logroño, Nafarroa eta are Iparralde ere.

Hala, bada, asmoa da tokian bertan eragitea eta are eremu geografiko zabalago batera ere iristea, ordu eta erdi arteko tartean bizi diren pertsonengana helduz, urira etorri daitezen kontsumitzera eta Gabonen aurretik edo/eta Gabonetan gozatzera.

15/11/2022