Buscar
Gipuzkoa

Gabonetako erakusleihoak saritu dituzte Azpeitian

Mima etxeko osagarriak dendak irabazi du sari nagusia; Inar optika izan da bigarren; eta hirugarrena, Arantxa haur denda
Leihaketako saritu guztiak. | ARGAZKIA: N.G.
Leihaketako saritu guztiak. | ARGAZKIA: N.G.

XI. Gabonetako Erakusleiho Lehiaketak baditu sarituak Azpeitian. Mima etxeko osagarriak dendak irabazi du lehiaketako sari nagusia; Inar optika izan da bigarren saritua epaimahaiaren arabera; eta hirugarrena, Arantxa haur denda. Bestalde, Diart eta Urbistondo Margoak dendek Udalaren eta Bertan elkartearen aitortza jaso zuten 25. urteurrenagatik Sanagustin kulturgunean egindako ekitaldian.

Lau sari eta oroigarri bat banatu dituzte. Erakusleiho onenaren 600 euroko saria Mima etxeko osagarriak dendak irabazi du; bigarrena 400 eurokoa, Inar optikak eskuratu du; eta hirugarrena, 200 eurokoa, Arantxa haur denak.

Erakusleihoak saritzeaz gain, Herritarren Saria ere banatu zuten atzo. Horretarako, Bertan merkatari elkarteak lehiaketan parte hartu duten erakusleihoetako argazkiak partekatu ditu Facebook orrialdean lehiaketak iraun duen artean, eta Atsegin dut gehien jaso dituen argazkiak jaso du 200 euroko saria. Aurten, NKN mutilen moda dendak jaso du Herritarren Saria.

Aitortza berezia

Azpeitiko Udalak eta Bertan merkatari elkarteak 25, 50 edo 75 urte betezen dituzten dendei aitortza egin ohi die eta aurten ere izan dira omenduak.

Hala, Diart eta Urbistondo Margoak omendu zituzten erakundeak eta merkatari elkarteak. Aurten, 25 urte bete dituzte biek ala biek, eta oroigarria eman zioten “herria bizi mantentzeko merkataritza txikiak egiten duen lan guztiagatik”.

Azken urteotan bezala, Azpeitiko Udalak eta Bertan Merkatari Elkarteak herriko merkataritza sustatzeko antolatu dute saltokietako erakusleiho lehiaketa. Saltokiei zuzenduriko lehiaketa honen bidez, Gabonekin loturiko erakusleiho-dekorazio hoberenak saritu nahi izan dira.

2023-01-03T06:59:04+01:00
En directo
Onda Vasca En Directo