Buscar
Polideportivo

Garitano: "Oraindik ere gogorra izango da"

Eibar Gaizka Garitano Eibarreko entrenatzailearen esanetan, Gironan irabazi arren (0-1), Ligako partida ohikoa balitz bezalaxe jokatu behar omen luke talde gipuzkoarrak itzulerakoa. "Aurrekoan partida bikaina jokatu genuen, eta beste hainbeste egin beharko dugu, aurrean oso talde ona dugu, futbolean dotore jokatzen duena, eta oraindik ere gogorra izango da".

Garitanok garbi esan zuen zaleak ondoan izatea "bikaina izango dela", garaipenaren bila "bultzaka" arituko direlako.

Armaginen entrenatzaileak aurreratu duenez, "atsedenaldian" 1-0 irabazten joango balira bezala irtengo omen dira bere jokalariak, eta bigarren zati osoa falta delarik inoiz ezin omen daiteke errenta hori nahikotzat hartu.

2022-06-06T06:29:02+02:00
En directo
Onda Vasca En Directo