Araba

Garoña behin betiko desegitea eskatu du Elkarrekin Podemos-ek

Arabako Aldundiari berriro eskatu dio energia-iturri berriztagarrien alde lan egin dezala
Garoñako zentral nuklearra. | ARGAZKIA: JOSÉ MARI MARTÍNEZ

Garoña behin betiko desegitea eta energia nuklearra pixkanaka bertan behera uzten jarraitzea eskatu du Elkarrekin Podemos IUk.

“Joan den uztailean, energia nuklearra gas naturalarekin batera, energia berdetzat hartzea bermatu zuen Europako Parlamentuaren osoko bilkurak. Europako Ba-tzordearen proposamena onartu egin zen, aldeko 278 botorekin, kontrako 238 botorekin eta 33 abstentziorekin. Xedapen horren bidez, talde politiko horiek energia nuklearra eta gasa klima-aldaketaren aurkako borrokan lagun dezaketen energia gisa sailkatu nahi zituzten, eta, beraz, etiketa berde faltsu bat merezi omen zuten, milioi askoko inbertsioak erakartzeko xedeaz”, azaldu zuten.

“Hain zuzen ere, Voxek –Gaztela eta Leonen PPrekin batera gobernatzen duena– Santa Maria de Garoñako zentral nuklearra ixteko eta desegiteko prozesua atzera botatzea eta berriro irekitzea eskatu du”, adierazi zuten. José Damián García- Moreno Elkarrekin Podemos IUko prokuradoreak hau adierazi zuen.

“Nabarmen geratu da zenbait talde politikok ordezkatzen duten lobby pronuklearra dela eta oraindik ere bizirik jarraitzen du arrisku nuklearra”. Egoera horren aurrean, Elkarrekin Podemos IUk uste du Arabako Batzar Nagusiek berriro eskatu behar dutela Garoña behin betiko modu seguruan eraisteko prozesuan aurrera egitea eta estatu osoan energia berriztagarri eta jasangarrietarako trantsizio energetikoa gauzatzea. “Horregatik guztiagatik, Elkarrekin Podemos IUko batzarkide taldeak mozio bat aurkeztu du, Espainiako Gobernuari behin betiko bultza dezala Garoñako zentral nuklearra eraistea eta energia nuklearra pixkanaka uztea eskatzeko xedeaz”, azaldu zuten.

Aldundiari

Bukatzeko, azpimarratu behar da Arabako Foru Aldundiari ere eskatu diola energia berriztagarrien iturriak bultza-tzeko lan egin dezala.

“Azkenik, Arabako Foru Aldundiari eskatu zaio energia-iturri berriztagarrien bultzadaren alde lan egin dezala, “modu ordenatuan eta nekazaritzako balio handiko naturguneen eta lurzoruaren kontserbazioa errespetatuz, eta ez dezala aurreikusi energia nuklearra alternatiba gisa”, ondorioztatu zuten. Talde politiko honek atzo egin zuen berriro eskaera hau prentsaurreko batean. Han azaldu zuten garrantzitsua dela Garoñako behin betiko desegiteaeta energia nuklearra pixkanaka bertan behera uztea.

10/09/2022