Actualidad

Gasolinak bederatzigarren jaitsiera kateatu du otsaileko mailan kokatuz

Gasolioaren prezioa igo egin da bi hilabetean estreinakoz
Gizon bat gasolindegian, depositoa betetzen. | ARGAZKIA: E. P.

Gasolina merkatu egin da bederatzigarren astez jarraian, litroko 1,586 euroko batez besteko prezioan kokatuz – Gobernuaren 20 zentimoko deskontua aplikatuta –, joan den otsailetik izan duen mailarik baxuenean; gasolioak, berriz, gora egin du bi hilabetean lehen aldiz, 1,616 eurotan dagoelarik.

Abuztuaren 16tik 22ra bitartean Espainiako 11.400 gasolindegietan erregistratutako batez besteko prezioa jasotzen duen Europar Batasuneko Petrolio Buletinak (EB) ostegun honetan zabaldutako datuen arabera, bi erregaien prezioak litroko 2 euroko mugaren azpitik jarrai-tzen du, hobari publikoa kontuan izan gabe ere.

Datu horiek kontuan izanik, gasolinaren kostua %0,7 jaitsi da azken zazpi egunetan, jarraian bederatzigarren beherakada jasan ondoren; gasolioa, berriz, orain astebete baino %0,6 garestiagoa da, lehen igoera izan baitu ekainaren amaieraz geroztik.

Beraz, gasolinak otsailaren erdialdetik izan duen preziorik baxuena markatu du azken zazpi egunotan, orduan 1,575 euroan ordaintzen baitzen litroa; gasolioa, berriz, apur bat gora egin arren, apirileko bigarren asteko prezioan da, orduan 1,613 euroan baitzegoen.

Bi erregaiak martxoaren amaieran erregistratutako prezioen azpitik daude, orduantxe ezarri zuelarik Gobernuak kontsumitzaile guztien-tzat litroko 20 zentimoko hobaria.

Gainera, Gobernuak ezarritako derrigorrezko deskontua alboratuta ere, gasolina litroko 2 eurotik urrun egongo litzateke, 1,786 euroko batez besteko prezioan; gasolioa, berriz, 1,816 eurotan.

Urtea hasi zenetik gasolinak eta gasolioak jasandako prezioen maila altuen atzean petrolioaren garestitzea dago nagusiki, baina joera hori aldatu egin da azken aldian, eta pixkanaka islatzen hasi da erregaien azken prezioan.

Gasolinaren eta gasolioaren garestitzeak herritarrengan duen eragina arintzeko, Gobernuak urte amaierara arte luzatu du kontsumi-tzaile guztientzat erregai litroko 20 zentimoko hobaria.

Historikoki ikusita oso balio handietan egon arren, behin deskontua aplikatuta, bi erregaien prezioa Europako batez bestekoaren azpitik mantentzen da Estatuan; izan ere, EBko estatistikaren arabera, litroko 1,766 eurokoa baita gasolinarako, eta 1,827 eurokoa gasoliorako.

Brent upela, gorantz Egungo petrolio gordinaren prezio altuen testuinguruan erregistratzen dira kopuru horiek, nagusiki Ukrainako gerrak baldintzatuta. Atzo, Europan erreferentzia den Brent upelaren kotizazioa 100 dolarretik gorakoa zen (101,37 dolar), eta Texas amerikarra, aldiz, 94,88 dolarretan zegoen.

Erregaien prezioa faktore askok baldintzatzen dute: kotizazio espezifikoak, gordinaren bilakaerak, zergek, lehengaiaren eta logistikaren kostuak, baita marjina gordinak ere. Horrexegatik ez da gordinaren kotizazioaren bilakaera zuzenean gasolinaren prezioetan antzematen, aldi bateko dekalajearekin baizik. l

el dato

l Un 26% y un 44% más caro. No obstante, pese a la bajada de los precios, con respecto a la misma semana de hace un año, el precio medio del litro de gasolina es un 26,2% más caro, mientras que en el caso del gasóleo se ha encarecido un 44,1%, aunque sin tener en cuenta la bonificación vigente actualmente. Recogiendo la subvención, el precio del litro de gasolina es un 12% más caro que a finales agosto de 2021, mientras que en el caso del gasóleo el precio es un 28,2% superior.

27/08/2022